Cookie

Nekazaritzako makinen erregistroa

Nekazaritzako makinak eta tratamenduak egiteko makinak

Nekazaritzako makinen erregistroa

Nekazaritza, Arrantza eta Elikadura Ministerioak 1987ko maiatzaren 28ko Aginduan honakoa xedatzen du:

 

  1. Nekazaritzako Makinen Erregistroan nahitaez inskribatu beharko dira nekazaritzarako erabiltzen diren makinak, talde hauetakoren batean sartzen badira:
      • Nekazaritzako eta baso lanetarako traktoreak, edozein mota eta kategoriatakoak.
      • Motokultoreak.
      • Gurdi traktoeak.
      • Makina automatikoak, edozein mota, potentzia eta pisutakoak.
      • Beste ibilgailu batek eramandako makinak, karga kontuan hartuta 750 kg baino gehiagoko gehieneko masa onargarria dutenak.
      • Nekazaritzako atoiak.
      • Likidoak garraiatu eta banatzeko zisternak.
      • Tratamendu fitosanitarioak egiteko ekipoak, beste ibilgailu batek eramaten dituenak zein esekita daudenak eta edozein edukiera edo pisutakoak (lainoztagailuak, atomizagailuak).
      • Ongarriak banatzeko ekipoak, beste ibilgailu batek eramaten dituenak zein esekita daudenak eta edozein edukiera edo pisutakoak (ongarritzeko makinak).
      • Aurreko ataletan adierazi ez diren makinak, baldin eta horiek eskuratzeko kreditu edo dirulaguntza ofizialen bat jaso bada.
      • Aurrerago aurreikusi gabeko makinen artean, autonomia erkidegoek zehazten dituztenak.
         
  2. Adierazitako makinak inskribatzea eskatu beharko dute honakoek: 
      • Nekazaritzako ustiategi baten titularrak diren pertsona fisikoak.
      • Nekazaritzako jarduera bat gauzatzen duten pertsona juridikoak.
      • Nekazaritza zerbitzuak ematen dituzten pertsona fisikoak edo juridikoak, erregistro edo errolda ofizialetan inskribatuta badaude.
      •  Edozein motatako nekazaritza kooperatibak, eraldaketarako nekazaritza sozietateak eta erregistro ofizialetan inskribatutako beste nekazaritza elkarte batzuk.
      • Erakunde ofizialak eta nekazaritzako prestakuntza zentroak, makinak nekazaritzako mekanizazioari lotutako zereginetan erabiltzen badituzte.
         
        Aurreko titularretako baten nekazaritzako makinen erabiltzaileei edo errentariei dagokienez, makinak «leasing», «renting» edo antzeko kontratu baten bidez erabiltzen badituzte, inskripzioa errentariaren izenean egingo da. Ohar batean azalduko dira inguruabar hori eta finantza erakundearen izena.
         
  3. Makinaren titularrak eskatu beharko du inskripzioa egiteko egoera hauetan:
      • Makina berria erostea.
      • Inportazioko makina erabilia erostea.
      • Obra eta zerbitzu sektoretik nekazaritzara pasatzea.
      • Titulartasuna aldatzeagatik (euskaldaketa, oinordetza, e.a.).
      • Bestelako zioak (azaldu zein). 
      • Inskribatu gabe ere erabiltzen den makina (tratamendu ekipoak, ongarritzeko makina).
         
  4. Makinari baja ematea titularrak eskatu beharko du egoera hauetan, egoera eragin duen egitatea gertatu eta hurrengo 30 egunetan, gehienez:
      • Nekazaritzako alorretik beste jarduera batera pasatzea (obrak eta zerbitzuak).
      • Desegitea edo erabiltzeko moduan ez egotea.
      • Baja titulartasuna aldatzeagatik (eskualdaketa, oinordetza, e.a.). 
      • Bestelako zioak (azaldu zein).
      • Ibilgailu historiko bihurtzea.
      • Beste herrialde batera bidaltzea.
      • Aldi baterako baja.
         
  5. Bide publikoetatik ibiliko diren nekazaritzako makinak Probintziako Trafikoko Buruzagitzak matrikulatu beharko ditu; hori egin aurretik, makinak Nekazaritzako Makinen Erregistroan inskribatuta egotea eskatuko du.

     

PROZEDURAK:

1.- Nekazaritzako makinen erregistroa

2.- Nekazaritzako makinak erregistratzeko prozedura, tratamendu fitosanitariorako ekipoena eta ongarritzeko makinena (2009ko uztailaren 15a baino lehen erositakoena)