Cookie

Nekazaritza ustiategien erregistroa

Nekazaritza Ustiategien Erregistroa

Registro Explotación Agraria

Arabako Nekazaritza Ustiategien Erregistroa Euskal Autonomia Erkidegoko Nekazaritza Ustiategien Erregistroaren barruan dago, administrazio izaera dauka, eta Arabako Foru Aldundiak kudeatzen du.

Erregistro horren xedea Arabako Lurralde Historikoko udalerriren bati atxikitako nekazaritza ustiategiak inskribatzea da.

Nekazaritza ustiategi bakoitzari identifikazio zenbaki bat ematen zaio eta ustiategiko lur gehienak edo eraikuntza zein instalazio nagusiak dauden udalerriari atxikitzen zaio.

Lurrik gabeko abeltzaintza ustiategiak instalazio gehienak dauden udalerriari atxikita daudela uste izango da.

Erregistroko inskripzioa ustiategiko titularraren eskariz edo Erregistroko bulegoak bere kabuz eskatuta egingo da.

Nahitaezkoa da ustiategia Erregistroan inskribatzea, hori eguneratzea eta datuak zehatzak izatea. Izan ere, ezinbesteko baldintza da ustiategi zein titularrek sustapen neurriak, zerga onurak edo gizarte onurak jasoko badituzte.