Cookie

Datuen babesa

DATUEN BABESERAKO ORDEZKARIA

Foru Gobernu Kontseiluaren 420/2018 Erabakia, abuztuaren 3koa (ALHAO 97 – 2018/08/24)
Arabako Lurralde HistorikokoForu Arlo Publikoko Datuen Babeserako Ordezkariaren izendapena.
Yeray Marín María Jn.
Diputatu Nagusiaren saila
Probintzia plaza z/g, 01001   Vitoria-Gasteiz
Telefonoa: 945 18 19 17
 

Datu pertsonalen tratamendu jardueren erregistroa

 
Arabako Foru Aldundiak duen tratamendu jardueren erregistroak aukera ematen du honako hauek ikusteko: fitxategi bakoitzaren egitura eta edukia, kudeatzen diren datu pertsonalen kategoriak eta tratamenduen arduradunen zerrenda, zeinei edozein argibide eskaera bidal dakiekeen
  
 
 

LEGE OHARRA

<TRATAMENDUETAKO HANDITUTAKO LEGEZKO OHARRERAKO LOTURA>

 
 

Interesdunak emandako datuak web horri horren bitartez datu horien titularrek egindako eragiketa edo izapide konkretuetan eskatzen dituzten helburuetarako erabiliko dira bakar-bakarrik.

Aipatutako datuak inoiz ere ez dira landuko eta ez zaizkie beste batzuei lagako, ez bada datuen titularraren baimen argi eta garbiarekin edo berariazkoarekin edo, baimen hori gabe, ondoko xedapen hauetan aurreikusitako salbuespenezko kasuetan: Europako Parlamentuaren eta Kontseiluaren apirilaren 27ko 2016/679 (EB) Arautegiak, datu pertsonalen lanketari eta datu horien zirkulazio askeari dagokienez pertsona fisikoak babesteari buruzkoak eta 95/46/EE Zuzentaraua indargabetzen duenak, 6. eta 7. artikuluan xedatutako kasuetan.

Aipatutako arauan xedatutakoa betez, datuen titularrak, edozein unetan erabili ahal izango ditu datuetan sartzeko, datuak zuzentzeko, kentzeko, haien aurka egiteko eta tratamendua mugatzeko eskubideak, jarraian adierazten den eskaera eredua betez.

Eskaera hori eta agiri osagarriak (hau da, interesdunaren nortasuna edo bere ordezkariarena kreditatzen duten agiriak eta ordezkaritza hori kreditatzen duten agiriak) Arabako Foru Aldundiaren Erregistro Orokorreko bulegoetan aurkeztu beharko dira (Probintzia Plaza, zk.g. behea, PK 01001, Vitoria-Gasteiz, Araba), bertara etorrita nahiz haien bidalketa eta harrera bermatzen dituen beste edozein bidetatik