Cookie
Formulario seleccin temas

Berdintasun, Lankidetza eta Kulturartekotasuna

ONGIETORRI arlo honetara; hain zuzen ere, Diputatu Nagusiaren Sailaren barruan emakumeen eta gizonen berdintasunaren, garapeneko lankidetzaren eta Arabako kulturarteko elkarbizitzaren alde lan egiten duen arlora.

Berdintasun, Lankidetza eta Kulturartekotasun Zerbitzuaren 2016ko memoria 

2017ko egutegia: arabar emakumeak
 

Berdintasuna

27/2011 Foru Dekretua onartu zenez geroztik, Araban berdintasunaren alde lanean ari diren elkarteen mugimenduak partaidetzarako gune berria dauka: Arabako Emakumeen eta Gizonen Berdintasunerako Kontseilua. Elkarteak partaide diren Kontseilu hau foru organoa da eta baldintza beretan erabakien eremuan emakumeen eta gizonen parte hartzea sustatzeko helburuaz sortu zen.


Berdintasunerako III Foru Planaren barruan kokaturik, Kontseiluak askotariko ekarpenak bildu eta foru erakundeen eta gizarte-eragileen arteko koordinaziorako, elkarrizketarako eta hausnarketarako gune izateko konpromisoa hartzen du.

 

Lankidetza

Mundu-krisiaren eta munduko ondasunen banaketa desberdintasunaren ondorioak gehien jasaten ari diren munduko herriekiko elkartasuna ezinbestekoa da oraindik.
Horregatik, pobrezian dauden herrietako biztanleen bizi-baldintzak hobetzen dituzten proiektuei bere baliabideen alde bat zuzentzeko apustua berresten du.

Arabako Foru Aldundiaren Elkartasun eta Lankidetza Politiken Esparru Agiria 2016-2019
 

Kulturartekotasuna

Jendarte dibertso eta askotariko batean bizi gara. Dudarik gabe, horrek erronka baten aurrean jartzen gaitu; batez ere arabar herritarrentzat den aukera baten aurrean. Arabako Foru Aldundian, apustu egiten dugu ez bakarrik pertsona guztion arteko elkarbizitzaren alde, baina baita ere bizitza elkarrekin egin dezagun, probetxu ateraz gure inguruan ditugun era bateko eta besteko dohain, ahalmen eta jakintzei.

2015-2019 Agintaldirako Plan Estrategikoan, 10. ardatzean - helburu estrategikoak gobernantza, berdintasun eta giza eskubideei dagokienez–, 10.5 atalean, datozen lau urteetarako jarraibideak ezartzen dira kulturartekotasunaren arlorako, eta, alde horretatik, ezartzen den xedea da arabar gizarteak urratsak egin ditzala kultur arteko elkarbizitzantz, gizarte kohesio eta integrazio geroz eta handiagorantz, eta lurralde honetan bizi diren pertsona guztien bizitza arlo batean nahiz bestean parte hartzerantz, edozein dela ere haien jatorria eta nazionalitatea.
 

 

Gaurkotasuna

Promocion Social primera