Cookie

Legaireko Parke Megalitikoa

Legaireko Parke Megalitikoa

 
 
 Erdi Arotik hona Entzia Mendilerroko Partzuergoak kudeatzen dituen herri lursailen zati dira Legaireko zelaiak. Haietako larreetan dago Euskal Autonomia Erkidegoko megalito kontzentraziorik handiena.
Eraikin megalitikoak harri handiekin (megas-lithos) eginda daude eta Europako atlantiko aldearen bereizgarri dira.
Neolitotik Aurrera eraiki zituzten, alegia, duela 7000 urte hasi ziren eraikitzen, nekazaritza eta abeltzaintza garatzen hasi zirenean.
Hona hemen oinarrizko megalito motak:
Menhirra: bertikalean jarritako monolitoa, ez dakigu zer eginkizun zuen.
 
Tumulua: harrizko blokeen  pilaketa, kono itxurakoa; barruan ez dute ezer izaten, vaina seguruenik gorpuren bat edo haren errautsak estaltzeko erabiliko zituzten.
 
Trikuharria: hilobi kolektiboa, tumulu batez osatua, zeinak azpian ganbera bat izaten duen harlauza handiz mugatua. Ganbera txikia bada, zista esaten zaio. Zenbait dolmenetan ganberara sartzeko pasabide edo korridorea dago. Dolmendak dira onik zaindu diren eraikuntza arkitektonikorik zaharrenak.
 
Harriz egindako zirkulua: eremu hartan Mendiluzekoa baino ez da ezagutzen; Burdin Aroan eraiki zuen, duela 2.500 urte inguru.
 
Historiaurreko eraikuntza horietako askol eta askok lotura dute mendiko arrzaintzarekin, zeina eremu hartako jarduera ekonomiko nagusia izan baitzen garai hartan, eta gaur egun arte iraun du.