Laguntza programa

Harrera etxebizitzetan emakumeentzako laguntza eta orientazio pertsonaleko hezkuntzako programa zenbait modutan gauzatzen da: inguruneari buruzko ezagutzaren (auzoa, hiria, gizarte baliabideak..), justiziarekiko erlazio prozesuetarako laguntzaren eta horien jarraipenaren (ofiziozko abokatuak eskatzea, salaketa jartzea, letraduen eta epaitegien komunikazioen interpretazioa...) eta normalean bizi duten krisi egoerari aurre egiteko laguntza ematearen bidez, beren arazoak lantzeko eta baloratzeko prozesuan, familia antolaketan eta erabakiak hartzean laguntza emanez.

Hartzaileak

 

Genero indarkeria jasan ondoren harrera etxebizitza batean bizi diren emakumeak eta epai bidez familiaren etxebizitza adjudikatzeagatik harrera etxebizitza batera joan behar izan ez arren tratu txarren ondorioak gainditzeko laguntza behar duten emakumeak.

Eskatzeko modua

 

20.000 biztanle baino gutxiago dauden udalerrietan bizi direnek: bizi diren herriko oinarrizko gizarte zerbitzura jo behar dute.