Esku-hartze komunitarioa

Esku-hartze komunitarioa saiatzen da komunitate batek bere arazoei buruz kontzientzia hartzea sustatzen, jarrera aktiboa har dezan, konponbideak bilatu ditzan eta bertan sortzen diren arazoei era eraginkorrean aurre egin diezaien.
 
Esku-hartze honek etengabeko lana behar du, berekin ondoko hauek dakartzana: aldez aurretik gizarte eta elkarte bilbadurarekin negoziatzea, esku-hartzearen grabitate zentroa komunitatera aldatzea, sareak sortzea, elkarrekiko laguntza sustatzea, eta parte hartzeko eta erabakiak hartzeko gune kolektibo erregularrak antolatzea.