Eman beharreko urratsak

 

1 - INFORMAZIOA

GOFEren Adingabeen eta Familien Arloan hitzordua eskatzen da. Bertan, eskatzaileak beharrezko informazio guztia biltzen du gai hauen inguruan: prozedura, adoptatu daitezkeen adingabeen ezaugarriak, prozesuaren kostua eta iraupena, eta adopziorako eskaintza edo egokitasun ziurtagiriaren eskaera aurkeztea erabaki baino lehenago ezagutu nahi diren beste kontu batzuk.

 

2 - PRESTAKUNTZA

Nahitaezkoa da prestakuntza tailer batzuetan parte hartzea, nazioarteko adopziorako eskaintza edo eskaera aurkeztu baino lehenago. Helburu nagusia da adoptatu nahi duten pertsonek adopzio prozesuarekiko beren motibazioaz, gaitasunaz, trebetasunaz eta ezagueraz gogoeta egitea da.

 

3 – ESKAERA edo ESKAINTZA

Prozesuarekin aurrera jarraitzeko erabakia hartu ondoren, interesdunek Adingabeen eta Familien Arloak eskuratuko dizkien inprimaki batzuk bete behar dituzte, eta agiri multzo bat entregatu. Eskabiderako beharrezko agiriak

 

4 – BALIOESPEN PSIKO-SOZIALA ETA EGOKITASUNAREN AITORPENA

Berezitutako lantalde batek egingo du adoptatzeko interesa duten pertsonen egokitasunaren balioespena. Horretarako, probak eta galdera sortak egingo dira hainbat bileratan. Horietako bat eskatzailearen edo eskatzaileen bizilekurako bisitaldi bat izango da. Balioespena eginda, txosten bat idatziko dute dute eta Adingabeen eta Familien Arlora bidaliko dute. Sail honek, txostena eta aurkeztutako agiriak azterturik, proposatuko du Arabako Adingabeen Kontseiluaren “egokitasun txostena” ematea.


Eskatzailea(k) adopziorako ezegokitzat emanez gero, haiek 3 urtez itxaron beharko dute, eskaera edo eskaintza berri bat egin baino lehen.


Egokitasunaren ziurtagiriak 3 urteko indarraldia du, baldin eta eskatzaileen zirkunstantzia pertsonalak eta familiakoak mantentzen badira. Egokitasun betekizunak.

 

5 - JARRAIPENA

Adopzio guztiek bertako nahiz (nazioarteko adopzioa izatekotan) jatorriko herrialdeko agintarien jarraipena eta kontrola behar dute. Jarraipenaren azken helburua hauxe da: familiako kide guztiak egokiro modaltzen ari direla eta adingabearen hazkunde eta garapen onerako baldintza egokiak daudela egiaztatzea.

Estatu barruko adopzioaren epaiaren ondoren, 4 jarraipen egingo dira, sei hilabetean behin. Nazioarteko adopzioaren ondoren egin behar diren jarraipenak jatorriko herrialdeko legerian ezarrita daude eta desberdinak dira herrialdeen arabera.