Taxi-bonua

Hauxe da xedea: mugitzeko eragozpen handiak direla eta ohiko joan-etorritarako talde garraiobide arruntak erabili ezin dituztenei bidaiatzeko alternatiba bat ematea.

Programa hori diru-laguntzak ematen zehazten da, erabiltzaileari ematen zaizkionak aurreordainketa-txartel gisa, eta taxian egindako joan-etorriak ordaintzeko erabiltzen da.  

 

Betekizunak

  • 12 eta 65 urte bitartean edukitzea. Vitoria-Gasteizen, 65 urte bete aurretik programa horretaz baliatu diren pertsonentzat, gehieneko adina 70 urtekoa izango da; Llodio/Laudion 12-65 urteko tartea, eta 12 urte baino gehiago izatea  honako leku hauetan: Arabako Lautada/Llanada Alavesa, Arratzua Ubarrundia, Amurrio, Ayala/Aiara, Iruña de Oca/Iruña Oka eta Ribera Baja/Erriberabeitia.
  • Udalerrian eskaera aurkeztu baino urtebete lehenago erroldatuta egotea, gutxienez.
  • Funtzioetako edo anatomiako galerek eraginda izatea, edo funtsezko deformazioek eraginda, % 33an baino gehiagoan, halako moduz, non zailtasun larriak baitituzte garraiabide kolektiboak erabiltzeko, ezarritako baremo bereziaren arabera.
  • Ohiko etxebizitzatik kanpora joan-etorriak egiteko gai izatea.

 

Zerbitzu hau hainbat udalherrietan eskatzen da. Besteak beste: Vitoria-Gasteizen, Amurrion, Arratzua-Ubarrundian, Agurainen, Laudion, Aiaran, Iruña okan, Erribera Beitian.