Etxebidea egoitza zentroa

Adimen urritasuna eta laguntza behar orokorra duten pertsonentzako zentroa honako arloak lantzen dituen gizarte zerbitzua da: laguntza eta terapia. Hauexek dira zentroaren oinarrizko helburuak: erabiltzaileei osasun, higiene eta elikadura laguntza ematea eta ongi izateko behar diren zainketa materialak eta afektiboak ematea, eta pertsona horien ahalmenak eta gaitasunak ahalik eta gehien garatzea, autonomia pertsonala eta gizarteratzea bultzatzeko. Halaber, zentroak, dituen aukeren arabera, egonaldi laburrak eskaintzen ditu, adimen urritasun larria eta laguntza behar orokorra duten pertsonak modu jarraituan eta zuzenean euren ardurapean dituzten familiek atsedena hartu ahal izateko (oporrak, ospitaleratzeak, etab.).

Hartzaileak

 

  • Adimen urritasuna dutela laguntza orokorra behar duten pertsonak.
  • 18 eta 65 urte bitartean eduki behar dituzte.
  • Arabako Lurralde Historikoan erroldatuta egon behar dira.
  • Mendekotasun egoera onartuta eduki behar dutre: 3. gradua.
  • Baliabidea Banakako Laguntza Planean (BLP) onartuta eduki behar dute.
  • Pertsona Ezinduen Arloko Zuzendariordetzak emandako aldeko txosten teknikoa eduki behar dute.

Leku kopurua

 

75 plaza (5 egoitza gune daude, eta bakoitzak 15 plaza ditu)

Prestazioak

 

  • Elikadura eta higienea
  • Osasun arreta
  • Trebakuntzako programak
  • Suspertzea eta errehabilitazioa
  • Jokabidea aldatzea
  • Garraioa
  • Ostatua

Baldintza ekonomikoak

 

Ikusi Gizarte Ongizaterako Foru Erakundeak  eskaintzen dituen zerbitzuengatiko prezio publikoei buruzko arautegia.

  • Irudiak
    null

Kontaktua

Malizhaeza kalea 2
01007 VITORIA-GASTEIZ