Autonomia pertsonaleko zentroa

Zerbitzu honek mugitzeko ezintasun larriak direla eta profesionalen laguntza berezia behar duten 18 – 65 urte bitarteko pertsona helduak zaintzen ditu egunez. Kasu batzuetan zerbitzuak aldi batez bakarrik artatzen ditu ezinduak, errehabilitazioaren ondoren sareko baliabide orokorrei heltzeko moduan gertatzen baitira.
Zerbitzuak elkarrekin bizitzeko giroa sortzen du eta zentroetan lan, hezkuntza, kultura eta garapeneko jarduerak egiten dira artatzen diren pertsonen autonomia pertsonala eta soziala indartzeko.


Gainera, arlo askotako profesionalek banako arreta ematen diete zentrora biltzen diren pertsonei eta laguntza produktu jakinetan eta eguneroko jardueretan trebatzeko programa laburrak egiten dira; programak onuradunen ezaugarrietara eta beharrizanetara egokitzen dira eta beraien helburua haien autonomia eta gizartean parte hartzea bultzatzea izaten da.

 

 

 

 

Hartzaileak

 

Helduak, 65 urtera artekoak, gutxienez % 65eko ezintasuna dutenak, baina ez adimen atzerapenik, ez nahasmendu psikiatrikorik ez dutenak.

Leku kopurua

 
30 plaza

Prestazioak

 
Ondokoak lantzen dituzten jarduerak: terapia okupazionala, komunikazioa, gizarte trebetasunak, eskulanak, errehabilitazio kognitiboa; gizarteratzea eta nor bere kabuz moldatu ahal izatea sustatzen dituzten jarduera sozio-kulturalak.

Baldintza ekonomikoak

 

Ikusi Gizarte Ongizaterako Foru Erakundeak  eskaintzen dituen zerbitzuengatiko prezio publikoei buruzko arautegia.

  • Irudiak
    null

Kontaktua

Pedro Asua kalea 2
01008 VITORIA-GASTEIZ