Cookie
Formulario seleccin temas

Enplegua, merkataritza eta turismoa sustatzeko laguntzak

ARABAKO ENPRESETAN KONTRATAZIO MUGAGABEA SUSTATZEKO LAGUNTZEN 2017KO EKITALDIRAKO DEIALDIA ONARTZEA.

 
Xedea
Sustatzea Arabako enpresek gazteak eta luzaroko langabetuak mugagabeko kontratazioz kontrata ditzaten, hartara biztanleria aktiboaren enpleguari egonkortasuna ematen lagunduz.
 
 
 
Onuradunak
- Enpresa ertain eta txikiak (EET), egoitza soziala eta zerga egoitza Arabako Lurralde Historikoan dutenak, Arabako Lurralde Historikoan lan zentro bat daukatelarik gutxienez.
 
 
- Zerga egoitza Arabako Lurralde Historikoan daukaten autonomoak.
 
- Lan zentroa Arabako Lurralde Historikoan daukaten entitateak.
 
Enpresa onuradunek euren batez besteko plantillari eutsi beharko diote kontratu mugagabea egin aurreko eta ondorengo sei hilabeteetan, eta horren berri eman beharko diete diruz lagundutako kontratua duten langileei.
 
 
Laguntza mota
Diruz lagundu daitezkeen gastuak
 
 
Diruz lagundu ahal izango da dirulaguntzaren onuradunek kontratazio mugagabez kontratatzea gazte langabetuak (30 urte baino gutxiago eduki behar dute) eta luzaroko langabetuak (enplegu bulegoetan 12 hilabetean edo gehiagoan etengabe enplegu eskatzaile gisa izena emanda egondakoak), Araban kokatuta dauden lantokietarako, dela lanaldi osorako, dela lanaldi partzialerako.
 
Lanaldi partzialeko kontratazio mugagabeetarako laguntzek lanaldiaren % 50 hartu beharko dute gutxienez.
 
Entitate bakoitzeko hiru kontratazio lagunduko dira diruz, ez gehiago.
 
Kontratuak eskatutako gutxieneko iraunaldia baino lehenago azkenduz gero, itzuli egin beharko dira emandako dirulaguntza eta dagozkion interesak.
 
 
Laguntzen zenbatekoa eta muga
 
Dirulaguntzak 5.000,00 €-koak izango dira, kontratu mugagabearekin kontratatutako gizon bakoitzeko, eta 6.000,00 €, kontratu mugagabearekin kontratatutako emakume bakoitzeko. Lanaldi partzialeko kontratu mugagabeen kasuan, emango den dirulaguntza kontratatutako lanaldiaren heinekoa izango da.
 
Aurkezteko tokia eta epea
Arabako Foru Aldundiaren Erregistro Orokorrean, edo deialdian ezarritako gainerako lekuetan.
  
Epea hasiko da iragarkia ALHAOn argitaratzen denetik hasi eta deialdirako aurrekontu baliagarria ahitu arte (2017ko azaroaren 30a, beranduenez).
 
Oinarri orokorrak : 35 zenbakiko aldizkaria, asteazkena, 2016.eko martxoak 30 egunekoa
 
Oinarri arautzaile orokorrak aldaketa:
44 zenbakiko aldizkaria, asteazkena, 2017.eko apirilak 19 egunekoa
Berariazko oinarriak:
2017ko maiatzaren 15a, astelehena 54 zk.

Behera kargatzeko eremua