Cookie

Laguntzak eta dirulaguntzak

Obra txikiak. 2019ko deialdia
  • Gaia: Laguntzak eta dirulaguntzak
  • Xedea:
     
    Programa hau Arabako Foru Aldundia Arabako Lurralde Historikoko toki erakundeekin finantza lankidetzan aritzeko tresna aparta da. Inbertsio txikiak finantzatzeko laguntzak ematen dira, Arabako Foru Aldundiko Toki Ekonomia Garapenaren eta Lurralde Orekaren Sailak kudeatzen dituen inbertsio planen laguntzarik jaso ez badute.
  • Lekua: 

    Eskaerak Arabako Foru Aldundiaren egoitza elektronikoan aurkeztuko dira (https://e-s.araba.eus,); beraz, ezinbestekoa izango da eskatzaileek, aldez aurretik, ziurtagiri elektronikoa izatea. Egoitza Elektronikora sartzeko bideak zeintzuk diren eta entitate ziurtatzaile batek jaulkitako ziurtagiri elektronikoa non eskatu behar den jakiteko, jo “EZAGUTU EGOITZA – Nola sartu” izeneko atalera.

     

    Bidali beharreko agirien bolumena 3MB baino gehiago bada, Arabako Foru Aldundiaren erregistro orokorrean edo horrekin hitzarmena izenpetuta duten toki erakundeetako erregistro orokorretan aurkeztu ahal izango dira.

     
    Aurkezteko azken eguna: 2018ko abenduaren 16a
     
  • Hartzailea:
     
    Arabako Lurralde Historikoko kuadrillek, kontzejuek eta udalek (Gasteizkoa izan ezik) jaso ditzakete obra txikiak gauzatzeko programako laguntzak.
  • Egoera: Irekita

Agiriak eta eskaerak

  • On-line izapidetu
  • Aurkeztu beharreko agiriak 
     
     
     Agiri hauek bete beharko dira:
     
    OBRAREN ESKAERA INPRIMAKIAREN OSAGARRIA DEN INPRIMAKIA: Proiektuaren beharraren ziurtagiria / Hirigintza txostena (PDF formatuan editatzea dago). Hirigintza arloko udal teknikari aholkulariak bete eta izenpetu beharko du agiri hori.
     
    GOGORATU LEHENIK INPRIMAKIAK ZURE EKIPORA DESKARGATU BEHAR DITUZULA BETETZEN HASI BAINO LEHEN.
    EZ BETE ZUZENEAN NABIGATZAILEAN 
     
    ESKAERARI LOTUTAKO DOKUMENTAZIOA:

     

    Egingo diren obren aurrekontu xehatua edo balioespena, kostua eta BEZa bereiz adierazita. Hirigintza arloko aholkuak ematen dituen udal teknikariak proiektuaren beharra egiaztatzen badu (eskaera inprimakiarekin batera dagoen "Proiektuaren beharraren ziurtagiria / Hirigintza txostena” inprimakian), obren aurrekontua edo balioespena aurkeztu beharrean, obrak burutzeko proiektu teknikoa aurkeztu beharko da, non orobat jaso beharko baitira Eraikuntzaren Kode Teknikoaren 1. eranskinean finkatutako agiriak eta edukiak. Eranskin hori martxoaren 17ko 316/2006 Errege Dekretuak, eraikuntzaren kode teknikoa onartzen duenak, onartu zuen.
     
    21/2013 Foru Arau horren 17. artikuluaren 5. idatz zatian ezarritakoaren arabera, EZINGO DA ESKATU laguntzarik Ekonomia Garapenaren eta Lurralde Orekaren Sailak kudeatzen dituen beste laguntza programa batzuen baitan eskatu diren edo 2019rako deialdietan eskatuko diren obretarako.

     

    Prozedura hasteko eskaeran ez badira betetzen 39/2015 Legearen 66. artikuluko baldintzak eta, hala badagokio, 67. artikuluan adierazitakoak edo aplikagarri den berariazko legedian eskatutako beste batzuk, interesdunari errekerimendua egingo zaio hamar eguneko epean akatsa zuzentzeko edo aurkeztu ez dituen nahitaezko agiriak eramateko, eta adieraziko zaio ezen, hala egin ezean, eskaeran atzera egin duela ondorioztatuko dela, horretarako ebazpena aipatutako legearen 21. artikuluan jasotako moduan eman ondoren.
     

Betekizunak

  •  
     
     
  • Hasiera data : 2018/11/17
  • Amaiera data: 2018/12/16

Ebazpena

  • Ebazteko eta jakinarazteko gehienezko epea: 
    Prozeduraren ebazpena eta horren jakinarazpena ekainaren 27ko  21/2013 Foru Arauaren 21. artikuluan xedatutakoaren arabera egingo da.

Araudia

Informazio gehiago

  • Informazio osagarria: 
    • Webetik formularioa sortzean gorabeheraren bat gertatuz gero, jo aldundi digitaleko erabiltzailearen arretarako zentrora:

      diputaciondigital@araba.eus

      902 100 513 telefonora ere deitu dezakezu, astelehenetik ostiralera,8:15etik a 14:30era , jaiegunetan izan ezik.

    • Beste edozein kontsulta egiteko Obra Txikiak Egiteko Progrmaren 2019ko deialdiaren gainean, Lurralde Orekaren Zuzendaritzako Toki eta Udalerriaz gaindiko Azpiegituren Sustapenaren eta Finantzaketaren Zerbitzura jo dezakezu (945.18.18.18 - ext. 52445 Isabel),8:15etik a 14:30era , jaiegunetan izan ezik.
  • Aldaketa eguna: 2018/11/19