Cookie

Laguntzak eta dirulaguntzak

Auzo Harremanak. 2019ko deialdia
  • Gaia: Laguntzak eta dirulaguntzak
  • Xedea:
     
    Programa hau Arabako Foru Aldundiak lankidetzarako duen baliabide bat da, zeinaren bidez Arabako lurraldeko toki erakundeei laguntzak ematen zaizkien lan txikiak eta zailtasun txikiko lanak egiteko tradiziozko auzolan sistemaren bidez.
  • Lekua: 
     
    Eskaerak Arabako Foru Aldundiaren egoitza elektronikoan aurkeztuko dira (https://e-s.araba.eus,); beraz, ezinbestekoa izango da eskatzaileek, aldez aurretik, ziurtagiri elektronikoa izatea. Egoitza Elektronikora sartzeko bideak zeintzuk diren eta entitate ziurtatzaile batek jaulkitako ziurtagiri elektronikoa non eskatu behar den jakiteko, jo “EZAGUTU EGOITZA – Nola sartu” izeneko atalera.
     

    Bidali beharreko agirien bolumena 3MB baino gehiago bada, Arabako Foru Aldundiaren erregistro orokorrean edo horrekin hitzarmena izenpetuta duten toki erakundeetako erregistro orokorretan aurkeztu ahal izango dira. Era berean, euskarri magnetikoan (CD edo antzekoa) edo paperean aurkeztu ahal izango da.

     
    Aurkezteko azken eguna: 2018ko abenduaren 16a
     
  • Hartzailea:
     
    Auzo harremanak sustatzeko ekimenetarako Auzolan-Veredas programako laguntzez baliatu ahal izango dira arabar kontzejuak, baita 500 biztanle baino gutxiagoko gune bakarreko arabar udalak edo biztanle gehiagokoak ere bai auzoetan edo udalari zuzenean atxikitako biztanle guneetan jarduerak egiteko, Arabako Foru Izendegian hala jasota baldin badaude berariaz eta 500 biztanle baino gehiago ez badituzte.
  • Egoera: Irekita

Agiriak eta eskaerak

  • On-line izapidetu
  • Aurkeztu beharreko agiriak 
     
     
     
    Eskaerarekin batera agiri hauek bete beharko dira:
     
    OBRAREN ESKAERA INPRIMAKIAREN OSAGARRIA DEN INPRIMAKIA: Proiektuaren beharraren ziurtagiria / Hirigintza txostena (PDF formatuan editatzea dago). Hirigintza arloko udal teknikari aholkulariak bete eta izenpetu beharko du agiri hori.
     
    GOGORATU LEHENIK INPRIMAKIAK ZURE EKIPORA DESKARGATU BEHAR DITUZULA BETETZEN HASI BAINO LEHEN EZ BETE ZUZENEAN NABIGATZAILEAN
     
    ESKAERARI LOTUTAKO DOKUMENTAZIOA:
     
    Egingo diren obren aurrekontu xehatua edo balioespena, kostua eta BEZa bereiz adierazita. Hirigintza arloko aholkuak ematen dituen udal teknikariak proiektuaren beharra egiaztatzen badu (eskaera inprimakiarekin batera dagoen "“Proiektuaren beharraren ziurtagiria / Hirigintza txostena” inprimakian), obren aurrekontua edo balioespena aurkeztu beharrean, obrak burutzeko proiektu teknikoa aurkeztu beharko da, non orobat jaso beharko baitira Eraikuntzaren Kode Teknikoaren 1. eranskinean finkatutako agiriak eta edukiak. Eranskin hori martxoaren 17ko 316/2006 Errege Dekretuak, eraikuntzaren kode teknikoa onartzen duenak, onartu zuen.
     
    21/2013 Foru Arau horren 17. artikuluaren 5. idatz zatian ezarritakoaren arabera, EZINGO DA ESKATU laguntzarik Ekonomia Garapenaren eta Lurralde Orekaren Sailak kudeatzen dituen beste laguntza programa batzuen baitan eskatu diren edo 2019rako deialdietan eskatuko diren obretarako.
     
    Prozedura hasteko eskaeran ez badira betetzen 39/2015 Legearen 66. artikuluko baldintzak eta, hala badagokio, 67. artikuluan adierazitakoak edo aplikagarri den berariazko legedian eskatutako beste batzuk, interesdunari errekerimendua egingo zaio hamar eguneko epean akatsa zuzentzeko edo aurkeztu ez dituen nahitaezko agiriak eramateko, eta adieraziko zaio ezen, hala egin ezean, eskaeran atzera egin duela ondorioztatuko dela, horretarako ebazpena aipatutako legearen 21. artikuluan jasotako moduan eman ondoren.
     

Betekizunak

  • Jardueraren kostu osoa (materialen kostua + makinak alokatzeko kostua + diruz lagundu gabeko langile espezializatuen kostua) 30.000,00 euro izango da (BEZa barne) gehienez.
  • Hasiera data : 2018/11/17
  • Amaiera data: 2018/12/16

Ebazpena

  • Ebazteko eta jakinarazteko gehienezko epea: 
    Prozeduraren ebazpena eta horren jakinarazpena ekainaren 27ko  21/2013 Foru Arauaren 10. artikuluan xedatutakoaren arabera egingo da.

Araudia

Informazio gehiago

  • Informazio osagarria: 
    • Webetik formularioa sortzean gorabeheraren bat gertatuz gero, jo aldundi digitaleko erabiltzailearen arretarako zentrora:

      diputaciondigital@araba.eus

      902 100 513 telefonora ere deitu dezakezu, astelehenetik ostiralera,8:15etik a 14:30era , jaiegunetan izan ezik.

    • Beste edozein kontsulta egiteko Obra Txikiak Egiteko 2019ko deialdiaren gainean, Lurralde Orekaren Zuzendaritzako Toki eta Udalerriaz gaindiko Azpiegituren Sustapenaren eta Finantzaketaren Zerbitzura jo dezakezu (945.18.18.18 - ext. 52445 Isabel),8:15etik a 14:30era , jaiegunetan izan ezik.
  • Aldaketa eguna: 2018/11/19