Cookie

Beste izapide batzuk

Erregistro Elektroniko Komuna
  • Gaia: Beste batzuk
  • Xedea:
     

    Agiriak aurkezteko izapide generiko baterako aukera ematea, noiz ere gairen batean ez dagoen agiriak aurkezteko izapide elektroniko espezifikorik Arabako Foru Aldundi honen egoitza elektronikoan. Ez da onartuko izapide generiko honen bidez agiririk aurkeztea, badirenean agiriak aurkezteko izapide elektroniko espezifikoak Arabako Foru Aldundiaren egoitza elektronikoan.

  • Lekua: 
    Agiriak Arabako Foru Aldundiaren Egoitza Elektronikoaren bidez aurkeztuko dira.
     
    Hori ez da eragozpen izango administrazioarekin elektronikoki harremanak izatera legez behartuta ez dauden pertsonek agiriak aurkezteko Arabako Foru Aldundiaren Erregistro Orokorrean (Probintzia plaza 5, 01001 Gasteiz) edo 39/2015 Legearen 16.4 artikuluak ezarritako lekuetan.

     

  • Hartzailea:
     
    Edozein pertsona fisiko edo juridikorentzat, agiriren bat aurkeztu behar badu (prozeduraren hasieran nahiz prozedura gauzatzen den bitartean), gairen batean ez dagoenean agiriak aurkezteko izapide elektroniko espezifikorik Arabako Foru Aldundiaren egoitza elektronikoan.
  • Egoera: Irekita

Agiriak eta eskaerak

  • On-line izapidetu
  • Aurkeztu beharreko agiriak 

    Dena delako gai horri buruzko araudi espezifikoak eskatzen dituenak, baina jakin ezin denean zein agiri zehazki, zeren eta izapide hau, hain zuzen, hondar izapidea baita (hau da, noiz ere gairen batean ez dagoen agiriak aurkezteko izapide elektroniko espezifikorik Arabako Foru Aldundiaren egoitza elektronikoan).

Ebazpena

  • Organo eskuduna: Dena delako gaiari buruzko araudi espezifikoan adierazitako organoa
  • Errekurtsoa ebazteko organo eskuduna: 
  • Dena delako gaiari buruzko araudi espezifikoan adierazitako organoa.
  • Ebazteko eta jakinarazteko gehienezko epea: 
    Dena delako gaiari buruzko araudi espezifikoan ezarritakoa.
  • Epearen barruan ez ebaztearen ondorioak: 
    Dena delako gaiari buruzko araudi espezifikoan ezarritakoa.
  • Administrazio bidearen amaiera: Dena delako gaiari buruzko araudi espezifikoan ezarritakoa.

Araudia

  • Foru araudia 
  • Dena delako gai horri buruzko araudi espezifikoa, baina jakin ezin denean zein den zehazki, zeren eta izapide hau, hain zuzen, hondar izapidea baita (hau da, noiz ere gairen batean ez dagoen agiriak aurkezteko izapide elektroniko espezifikorik Arabako Foru Aldundiaren egoitza elektronikoan).

Informazio gehiago

  • Informazio osagarria: 
    • Izapide honekin edo webetik formularioa sortzearekin zerikusia duen gorabehera teknikoren bat gertatuz gero, jo Foru Aldundi Digitalaren Erabiltzaileari Laguntzeko Gunera, mezu elektroniko bat igorriz. hona:

      diputaciondigital@araba.eus

      Telefono honetara ere deitu dezakezu: 902 100 513,  astelehenetik ostiralera, 8:15etik 14:30era, jaiegunetan izan ezik.

    • Deialdi hau dela-eta beste edozein kontsulta funtzional egin behar izanez gero, jo dena delako gai horretan eskumena duen sailera edo unitatera (945.18.18.18), astelehenetik ostiralera, 8:15etik 14:30era, jaiegunetan izan ezik.
  • Aldaketa eguna: 2018/12/11