Cookie
Formulario seleccin temas

Ekonomia Garapenaren Laguntzak

Araban berrikuntza sustatzeko laguntza deialdia (ÁLAVA INNOVA 2018)
  • Gaia: Laguntzak eta dirulaguntzak
  • Xedea:
     
    FEDER
     
    Laguntza ematea jardun berritzaileak egiten dituzten eta ekonomia modernizatzen eta Arabako ekoizpen sarearen lehiakortasuna hobetzen laguntzen duten arabar erakundeei.
  • Lekua: 
    Eskaerak honela aurkez daitezke:
     
    - Arabako Foru Aldundiaren egoitza elektronikoan - ON-LINE IZAPIDETU
     
    - Arabako Foru Aldundiaren Erregistro Orokorrean (Probintzia plaza 5, 01001 Gasteiz), edo itundutako udalen erregistro orokorretan, eta Ekonomia Garapenaren Zerbitzuari zuzenduta egon beharko dira (Arabako Foru Aldundiaren Ekonomia Garapenaren Zuzendaritza)
     
    ADI EGON! 
    ESKAERAK AURKESTEKO EPEAREN AMAIERA:
     
    EGUNA: 2018/03/2018
    ORDUA: 14:00
     
    Diru zuzkidura
    • ENPRESAK - 1.250.000,00 euro – Diruz lagundu daitezkeen gastuen % 30ekoa izango da dirulaguntzen zenbatekoa
    • AUTONOMOAK - 48.000,00 euro – Diruz lagundu daitezkeen gastuen % 50ekoa izango da dirulaguntzen zenbatekoa.
    • ELKARTEAK - 75.000,00 euro – Diruz lagundu daitezkeen gastuen % 50ekoa izango da dirulaguntzen zenbatekoa.
  • Hartzailea:
     
    Egoitza Arabako Lurralde Historikoan daukaten ETE, autonomo eta elkarteak.
  • Egoera: Itxita

Agiriak eta eskaerak

  • Aurkeztu beharreko agiriak 
     
    JARRAIBIDEAK:

    Prestatu eskaerari erantsi beharreko agiriak:
     
    1.- ALAVA INNOVA - Eskaera inprimakiaren Excel eranskina (Bidali aurretik, deskargatu, bete eta gorde ezazu artxiboa ekipoan)
    2.- Erakundearen eta aurkeztutako jardunen memoria.
    3.- Hautatutako kanpoko hornitzailearen eskaintzaren kopia
    4.- Aurkeztutako kanpo gasturen baten aurrekontua 18.000,00 eurokoa edo handiagoa bada, eta aukeratutako eskaintza ez bada ekonomikoki onena izan
    4.2.- Eskatutako 3 eskaintzaren kopia
    5.- Hala badagokio, jardun berberak egiteko eskatutako beste laguntza batzuk / beste laguntza batzuen ebazpenak
    6.- Hala badagokio, INNOBIDEAK-Kudeabide programako dokumentazioa: erkatze txostena eta ekintza plana
    7.- Hala badagokio, BEZaren salbuespena frogatzeko dokumentazioa.
    8.- IFZren fotokopia
     
    ONLINE IZAPIDETZEA:
     
    Gogoratu ezen eskabide telematikoari atxikitako dokumentu guztiek sinadura elektronikoa eraman behar dutela eskabidea amaitutakoan. Hori dela eta, bitarteko elektronikoen bidez sortzen diren agiri guztiak (Word, Excel, PDF, eta abar) ez dira inprimatu beharko eskuz sinatzeko eta ondoren eskaneatu eta eskabideari eransteko.
     
    Eskabide izapidera sartzeko, sakatu ondoko esteka. Gogoan izan zure forma juridikoari (enpresa, elkartea edo autonomoa) dagokion inprimaki mota hautatu behar duzula
     
     
    BERTARATUTA IZAPIDETZEA:
     
    Izapideak bertaratuta egiteko, deskargatu ondoko inprimaki editagarria, bete eta inprimatu ahal izateko.
     
    Gogoan izan: eskaera Arabako Foru Aldundiko Erregistro Orokorrean paperean aurkezten duten erakunde eskatzaileek eskaeraren dokumentazio osoa alavainnova@araba.eus helbide elektronikora igorri beharko dute. Bidalketa hori paper formatuan egindako eskaera ofizialaren osagarri izango da; horrenbestez, aurkezpen ondorioetarako ez du inolako baliorik izango.
     

Betekizunak

    • Sozietate egoitza eta zerga egoitza Arabako Lurralde Historikoan duten enpresa txiki eta ertainak (ETEak), beren osaera juridikoa edozein dela ere, edo gutxienez aktibitate zentro bat lurralde historikoaren barruan daukatenak. Sortu zenetik edo aktibitatea hasi zuenetik eskaera egiten duen egunera gutxienez urte bi igaro behar dira. Lehenago beste izen edo forma juridiko baten pean jarduera bera egiten bazuten haien hasierako eraketa hartuko da kontuan haien antzinatasuna zenbatzeko.
    • Arabako Lurralde Historikoan aktibitate zentroa duten zentro teknologikoak edota ikerketa zentroak, Araban irakaskuntza unitatea duten unibertsitateak eta Araban helbide soziala eta fiskala dauzkaten fundazioak eta enpresa elkarteak eta I+Gko enpresa unitateak.
    • Arabako Lurralde Historikoan ekoizpen edo zerbitzu zentroa duten zentro teknologikoak edota ikerketa zentroak, Araban irakaskuntza unitatea duten unibertsitateak eta Araban helbide soziala eta fiskala dauzkaten fundazioak eta enpresa elkarteak eta I+Gko enpresa unitateak.
  • Hasiera data : 2018/02/01
  • Amaiera data: 2018/03/23

Ebazpena

  • Organo eskuduna: Ekonimia Garapenaren eta Lurralde Orekaren Saila
  • Ebazteko eta jakinarazteko gehienezko epea: 
    Sei hilabete.
  • Epearen barruan ez ebaztearen ondorioak: 
    Gaitzespena
  • Administrazio bidearen amaiera: Ez

Araudia

Informazio gehiago

  • Informazio osagarria: 
    • Izapide horretan edo webetik formularioa sortzean gorabeheraren bat gertatuz gero, jarri harremanetan aldundi digitaleko erabiltzailearen arretarako zentroarekin, mezu elektronikoa helbide honetara bidalita:

      diputaciondigital@araba.eus

      902 100 513 telefonora ere deitu dezakezu, astelehenetik ostiralera,8:15etik 14:30era jaiegunetan izan ezik.

    • Deialdi honi loturiko beste edozein argibide funtzional behar izanez gero, jar zaitez harremanetan Arabako Foru Aldundiko Ekonomia Garapenaren Zuzendaritzarekin (945.18.18.18 - luz.: 52182 eta 52040), astelehenetik ostiralera,8:15etik 14:30era jaiegunetan izan ezik.
  • Aldaketa eguna: 2018/03/21