Cookie

Zerga Kudeaketa

BEZa - Berehalako informazio hornidura (BIH)
  • Gaia: Ogasuna
  • Xedea:
     
    BEZaren subjektu pasiboak, zeinak ikuskatzeko eskumena Arabako Foru Aldundiak baitu, eta baldin eta:
     
    • Hileroko itzulketen erregistroan izena emanda badaude.
    • BEZ erakunde taldearen araubide berezian sartuta badaude
    • Urte naturalean 6.010.121,24 euro baino gehiagoko eragiketa bolumena badaukate
    • Borondatez aukeratu badute
     
    BEZaren erregistro liburuak Arabako Foru Aldundiaren Egoitza Elektronikoan eraman beharko dituzte, fakturazio erregistroen hornikuntza elektronikoaren bidez.
     
    Abenduaren 5eko 56/2017 Foru Dekretuaren bidez, hainbat zerga arautegi aldatu ziren, BEZaren berehalako informazio hornidura Arabako Lurralde Historikoan sartzeko.
     
    Abenduaren 26ko 703/2017 Foru Aginduak BEZaren erregistro liburuak Arabako Foru Aldundiaren Egoitza Elektronikoaren bidez eramateko arauak eta zehaztapen teknikoak arautzen ditu.
     
  • Hartzailea:
     
    Zenbait enpresaburu eta profesional, BEZaren subjektu pasibo direnak.
     
     
  • Egoera: Irekita
  • Aldaketa eguna: 2018/01/23