Cookie

Beste izapide batzuk

Salatzea Eskualde Garapenerako Europar Funtsarekin batera (EGEF) 2014-2020 epean finantzatutako eragiketetan iruzurra izan delako susmoa
  • Gaia: Europako gaiak
  • Xedea:
     

    Herritarrek aukera dute salaketa egiteko, susmoa izanez gero iruzurra izan dela AFAren erantzukizuneko eragiketa EGEFrekin batera 2014-2020 programa operatiboaren barruan finantzatuetan

     
    Salaketak egin daitezke norberaren izena emanez edo eman gabe, eta norbera agertuta edo telematika bidez:
     
     
     
    • Norbera agertuta (norberaren izena emanez): Foru Aldundiaren Erregistro Orokorra. Probintzia plaza, 5. Gasteiz.
    • Telematika bidez (norberaren izena emanez): AFAren egoitza elektronikoa (kexuen eta iradokizunen postontzia).
    • Telematika bidez (norberaren izena eman gabe): Posta elektronikoz.
     
     Informazio gehiago hemen.
  • Hartzailea:
     Herritarrak
  • Egoera: Irekita

Betekizunak

  • Hasiera data : 2016/01/01
  • Amaiera data: 2023/12/31

Ebazpena

  • Organo eskuduna: Europako Gaietarako Zerbitzua
  • Ebazteko eta jakinarazteko gehienezko epea: Aldizkako informazioa, ikerketa nola doan jakiteko. Hiru hilabeteko epean itxiko da espedientea

Araudia

  • Foru araudia 
  • (Europako araudia)
     
     
    • Europako Parlamentuaren eta Kontseiluaren 966/2013 Erregelamendua, 2012ko urriaren 25ekoa, Europar Batasunaren aurrekontu orokorrari aplikatzekoak diren finantza arauei buruzkoa eta Kontseiluaren 1605/2002 (EE, Euratom) Erregelamendua indargabetzekoa: 59.2 artikulua.
     
    • 1303/2013 (EB) Erregelamendua, Europako Parlamentuarena eta Kontseiluarena, 2013ko abenduaren 17koa, zeinaren bidez xedapen erkideak ezartzen baitira Eskualde Garapenerako Europar Funtsari buruz, Europako Gizarte Funtsari buruz, Kohesio Funtsari buruz, Landa Garapenerako Europako Nekazaritza Funtsari buruz eta Europako Itsas eta Arrantza Funtsari buruz, eta zeinaren bidez xedapen orokorrak ezartzen baitira Eskualde Garapenerako Europar Funtsari buruz, Europako Gizarte Funtsari buruz eta Europako Itsas eta Arrantza Funtsari buruz, bai eta indarrik gabe uzten ere Kontseiluaren (EE) 1083/2006 Erregelamendua: 72 (h) artikulua.
     

Informazio gehiago

  • Informazio osagarria: 
     
    Europako Gaietarako Zerbitzua
     
    Samaniego kalea, 14, 4. solairua
    01008 Gasteiz
    Telefonoa: 945.18.18.18
    asuntoseuropeos2@araba.eus
     
     
    Más información aquí
     
  • Aldaketa eguna: 2016/10/18