Cookie

Zerga Kudeaketa

Zergadunari arreta eskaintzea
  • Gaia: Zergak - Argibideak
  • Xedea:
     
      
    Zergadunari leihatila bakarraren bidez arreta emateko zerbitzuan, honako hauek sartzen dira:
      
    1.- Ogasun Zuzendaritzako unitateek eskatuta ekartzen dituzten aitorpenak eta agiriak jasotzea.
     
    2.- Zerga guzti-guztiei buruzko aholkua ematea; zergadun bakoitzaren egoera hartzen da kontuan, eta langile espezializatuen laguntza behar izateko adinako zailtasun mailaraino iristen da.
     
    3.- Zerga agiriak konpultsatzea.
     
    4.- Zenbait garraiobideren gaineko zerga berezia likidatzea (565 eredua).
     
    5.- Ondare eskualdaketa eta egintza juridiko dokumentatuen gaineko zergaren autolikidazioak jasotzea:
     
         - Ondare eskualdaketen motak: salerosketak, maileguak
         - Sozietate eragiketen motak.
     
    6.- Pertsona Fisikoen Errentaren gaineko Zergen ziurtagiriak, BEZaren eta JEZaren erroldak, ondasun higiezinen gaineko ziurtagiriak (direla landa ondasunak, direla hiri ondasunak), errolda egoera.
     
    7.- Ordainketa zatikatzeari buruzko eskabideak jasotzea eta horren gaineko informazioa ematea.
     
    8.- Ordainketa agiriak ematea eta berandutze interesen eta errekarguen gaineko kalkulua egitea.
     
    9.- Banakoek aurkeztutako Oinordetza eta Dohaintzen gaineko Zergaren aitorpenak jasotzea (ondare eskualdaketen gaineko zergako irizpide berberarekin), honako figura hauei buruz: panteoiak, bizitza aseguruak; nekazaritzako ibilgailuak eta makineria, dirua eta ondasunak.
     
    Dohaintzan ematea: ondasun higiezinak, panteoiak, higiezinen gaineko usufruktua, ibilgailuak, dirua, dibidenduak, akzioak, kooperatibetako errendimenduak, kontu korronteetako interesak, sozietateetako partizipazioak, sozietate zibiletako partizipazioak.
     
    Leihatila bakarrean emango dira argibideak zerga aitorpena egiteko betekizunei buruz eta zergako salbuespenaren oinarrizko kontuei buruz (egoitza, eta abar). Ondare Eskualdaketa eta Egintza Juridiko Dokumentatuen gaineko Zergaren eta Oinordetza eta Dohaintzen gaineko Zergaren atalek erantzungo diete zerga horien gaineko arau eta kudeaketari buruzko argibide eskaerei.
     
    10.- Zerga Identifikazio Fiskaleko txartela ematea pertsona juridikoei, aldez aurretik hitzordua jarriz, eta 037 errolda eredua aurkeztuz.
     
    11.- Pertsona fisiko, sozietate zibil eta ondasun erkidegoetako zergadunen erroldako alta, aldaketa eta baja ereduak betetzea (037 errolda eredua), aldez aurretik hitzordua eginez.
     
     
    Arreta emateko lekuak:
     
    Guardiako Ogasun Bulegoa
    San Juan plaza, 1
    01300 Guardia
    Telefonoa: 945.60.01.35
    Faxa: 945.62.10.69
     
    Laudioko Ogasun Bulegoa
    Herriko Plaza, z.g.
    01400 Laudio
    Telefonoa: 94.672.54.83
    Faxa: 94.672.84.34
      
    Ogasunaren Leihatila Bakarra 
    Zergadunekiko Harremanak
    Samaniego, 14 - Beheko solairua
    01008 Gasteiz
    Telefonoa: 945.18.18.18
    Faxa: 945.12.30.12
     
     
    Arreta orduak:
      
    Astelehenetik ostiralera, 08:15etik 14:30era.
     
    Leihatila Bakar Telefonikoa (945.18.15.55). Astelehenetik ostiralera, 08:00etatik 14,30etara.
     
     
    Non aurkeztu behar den:
     
    Guardiako Ogasun Bulegoa
    San Juan plaza, 1
    01300 Guardia
    Telefonoa: 945.60.01.35
    Faxa: 945.62.10.69
     
    Laudioko Ogasun Bulegoa
    Herriko Plaza, z.g.
    01400 Laudio
    Telefonoa: 94.672.54.83
    Faxa: 94.672.84.34
      
    Ogasunaren Leihatila Bakarra
    Samaniego, 14 - Beheko solairua
    01008 Gasteiz
    Telefonoa: 945.18.18.18
    Faxa: 945.12.30.12
  • Hartzailea:
     Zergadunarentzat
  • Egoera: Itxita

Agiriak eta eskaerak

  • Aurkeztu beharreko agiriak 
     
    Zerga guztien aitorpena / likidazioa.
     
    Zerga guztiekin zerikusia duten agiriak, hainbat eratakoak.
     
    IFZ eskatzeko eskabideekin batera (036 eredua) aurkeztu beharreko agiriak:
     
    - Eratu izanaren eskrituraren edo fede emateko agiriaren eta sozietatearen estatutuen kopia.
    - Eskabidea sinatzen duen pertsonaren IFZaren fotokopia. Sozietatearen ordezkari batek izan behar du.
    - Eskatzailea erakundearen legezko ordezkaria dela egiaztatzen duen dokumentuaren fotokopia. Ez da beharrezkoa izango, baldin eratzeko eskrituran edo agirian legezko ordezkaria dela ageri bada.
     
    Eskabidea sinatzen duenaz besteko pertsona bat baldin bada IFZren txartela jasotzera datorrena, dagokion legezko baimena aurkeztu beharko du.
     

Betekizunak

  • Hasiera data : 2015/01/01
  • Amaiera data: 2016/12/31

Ebazpena

  • Ebazteko eta jakinarazteko gehienezko epea: Berehalako laguntza.

Araudia

  • Foru araudia 
  • Zerga bakoitzaren araudia eta Diputatuen Kontseiluaren urtarrilaren 25eko 3/2011 Foru Dekretua, Zergadunen Errolda eta horren inguruko betebeharrak arautzen dituena.
     
    16/2011 Foru Agindua, 036, 037 eta 009 errolda ereduak onartzen dituena.
     
     

Informazio gehiago

  • Informazio osagarria: 
     
     
    Organo kudeatzailea:
      
    Ogasun, Finantza eta Aurrekontuak
    Ogasuna
    Zergadunekiko Harremanak
    Helbidea: Samaniego kalea, 14 - Beheko solairua
    01008 Gasteiz
    Telefonoa: 945.18.18.18
    Faxa: 945.12.30.12
     
     
     
  • Aldaketa eguna: 2016/01/27