Cookie

Zerga Kudeaketa

Errolda Eredua
  • Gaia: Ogasuna
  • Xedea:
     

     

    Errolda Ereduan, Arabako Foru Aldundiaren zergadunen errolda bakarrean alta, aldaketa eta baja errolden aitorpena bete eta aurkez dezakezu hemen. Gainera, zerbitzu honek aurkeztu diren errolda aitorpenak kontsultatzeko aukera ematen dizu, baita erantsitako dokumentuak deskargatzea ere
     
    Nire Errolda Datuak atalean, Arabako Foru Ogasunean kontsultatu ahal izango dituzu zure errolda datuak.
     
    IFZren ziurtagiria zerbitzuan, egiaztagiri bat sortu ahal izango duzu momentu honetan Arabako Foru Ogasunak dituen datuak adieraziz.
     
    Gogora ezazu zure datuak aldatu baldin badira eta aldaketa hori adierazi ez baduzu, lehenengo eta behin errolda eredu bat aurkeztu behar duzula "Aldaketa: Identifikazio datuak, egoitzak eta harremanetarako datuak" aurkezpen arrazoia aukeratuz. Datu honek Arabako Foru Ogasunaren erroldan gordeko dira errolda aitorpenaren egoera "Itxita" izanez gero.
    Hala ere, oraindik IFZ ez baldin baduzu edota zure sozietatearen izena aldatu baduzu, errolda eredu bat aurkeztu beharko duzu baita ere, nahiz eta kasu honetan aurkezteko arrazoi legez "Eskaera: IFZ" aukeratu behar izan. 
  • Hartzailea:
     Zergadunak
  • Egoera: Irekita

Agiriak eta eskaerak

Betekizunak

  • Hasiera data : 2010/10/14
  • Amaiera data: 2030/10/14
  • Aldaketa eguna: 2016/01/22