Cookie
2016/12/15


Arabako Foru Aldundiaren adierazpena, ekarpenen lege berriaren negoziazioaren gainean

Gasteiz, 2016ko abenduaren 15a. Eusko Jaurlaritzak egindako eskaera jakinik ekarpen lege berriaren aurkezpen epea luzatzeko, Arabako Foru Aldundiak adierazten du nahi izango zukeela akordioa erdietsi konpromisoa hartutako datarako, eta horretarako lan egin duela urte guztian. Ildo horretan, ulertzen du Eusko Jaurlaritzaren eskaera eta azpimarratzen du akordioa 2017ko uda baino lehen erdiestearen garrantzia.

 
Egia da elementu berriak daudela, zail egiten dutenak akordioa epearen barruan ixtea, hala nola kupoaren lege berria Estatuko Gobernuarekin negoziatu beharra eta Euskadiko toki erakundeen legearen gaineko txostena. Hala ere, konpromisoa epearen barruan betetzeko, garrantzitsua da paraleloki lan egitea bai ekarpen lege kontsentsuatu, egonkor eta finantza nahikotasunaren sortzaile berri bat lortzen saiatzeko, eta bai akordioa erdiesteko kupoan eta udal lege berrian.
 
Horretarako, Arabako Foru Aldundiak prestasun osoa agertzen du beste aldundiekin eta Eusko Jaurlaritzarekin batera lan egiteko, hiru euskal lurraldeentzat aski ona den akordio bat lortze aldera.
 
  • Irudiak
    null
  • Soinua