Cookie
2016/12/14


2016-17 Foru Planari esker egindako ekipamendu berriak bisitatu ditu diputatu nagusiak, Urkabustaizen
Ramiro Gonzalezek eta Pilar Garcia de Salazar diputatuak bertatik bertara ikusi dute igerileku eta aldagela berrien obrak bukatzen eta bilera bat egin dute udalbatzarekin.

Gasteiz, 2016ko abenduaren 14a. Ramiro Gonzalez diputatu nagusia eta Pilar Garcia de Salazar diputatu nagusiorde eta Ekonomia Garapenaren eta Lurralde Orekaren saileko diputatua Urkabustaizen izan dira gaur goizean. Bi foru agintariek agintaldia hasi zenetik foru gobernuak onartutako inbertsioen nondik norakoa eta Arabako lurraldearen beharrak bertatik bertara ezagutzeko dituzten harremanetako beste bat da bisita hori. Horiek horrela, Begoña Ganzabal alkatea lagun, Ostuño parkera joan dira, non igerileku eta aldagela berrien obrak bukatzear dauden. Hobekuntza horiek zati batean Obra eta Zerbitzuen Foru Planak laguntzen ditu diruz; hain zuzen ere, 172.661,27 eurorekin.

Ramiro Gonzalezek bete-betean sinesten du Araban lurralde oreka bat lortu beharra dagoela, alegia, arabar guztiek, non bizi gorabehera, bizi kalitate bera izan behar dutela. Begoña Ganzabal, berriz, pozik da Ramiro Gonzalezen foru gobernuak bereganatutako konpromisoarekin. “Igerileku horiek kirol ekipamendua ez ezik, gizarte motorra ere izango dira herritarrentzat. Sei urte itxita daramatzaten igerilekuen inguruan egiten zen bizimodua, udan. Akuilu izango dira igerilekuak. Herriak eskatu eta eskatu egiten zituen eta inbertsio horiei esker berreskuratu egingo dugu bizimodu hori, batez ere, udan”.
 
Udaletxera hurbildu da, halaber, agintari taldea. Udaletxean teilatua zaharberritu da, itoginak itsutu eta zenbait apaingarri tinkotu. Obra Txiki eta Auzolanen Programak finantzatu du obra. Eragin duen 34.865 euroko gastutik 22.709 euro ordaindu dira programa horren kontura. Bukatzeko, bilera bat egin da Urkabustaizko udalbatzako zenbait kiderekin.
 
  • Irudiak
    null