Cookie
2016/12/12


Arabak aurrekontuak izango ditu 2017an, Foru Gobernuak EH Bildurekin lortutako akordioari esker
“Berri ona da Arabarentzat, eta 2016an hasitako aldaketa sendotzen lagunduko digu”, agertu du pozez Ramiro González diputatu nagusiak

Gasteiz, 2016ko abenduaren 10a. Arabako Foru Aldundiak aurrekontu berriak onartuko ditu 2017rako, Foru Gobernuak ––zeina EAJk eta PSEk osatzen baitute–– EH Bildu batzarkide taldearekin lortutako akordioari esker. Hala, Ramiro González diputatu nagusia pozik agertu da aurrekontuen inguruko itunarekin, “Arabarentzat berri ona” dela iritzita. Izan ere, “Aurrekontuei esker, sendotu egingo dugu 2016an hasitako aldaketa, zeinaren xedea baita ekonomia suspertzea eta enplegua berreskuratzea, eta baita ere lidergoa berreskuratzea lurraldeko politika sektorialen arloan”, gogorarazi du Gonzálezek.

Aurrekontuen inguruko itunak hainbat alderdi ditu, besteak beste toki erakundeen 2018ko finantzaketa % 0,5 gehitzea. Era berean, Arabako Foru Aldundiko gobernuak hitza eman du 2017an fiskalitatea berrikusteko, betiere EAEko gainerako ogasunekin elkar hartuta.
 
 
 
 
  • Irudiak
    null