Cookie
2016/12/02


Arabar gizarteak, Foru Aldundiaren bitartez, bere buruari galdetzen dio zer egin dezakeen euskararen alde
Foru erakundeak, hala, ordezkari politikoak, kirolariak, artistak eta sektore bateko eta besteko bozeramaileak bildu ditu mezu bat zabaltzeko euskararen nazioarteko egunaren kariaz.

Gasteiz, 2016ko abenduaren 2a. Euskararen nazioarteko egunaren kariaz, bihar ospatuko baita –abenduak 3–, Arabako Foru Aldundiak bideo bat eman du argitara, erakusten dituena arabar gizarteko zenbait kide 2016ko ospakizun honetako mezuak daraman galderari erantzuten: “Zer egin dezaket nik euskararen alde?

Hala, bada, Ramiro González Arabako diputatu nagusiak, Gorka Urtaran Gasteizko alkateak, Gaizka Toquero futbolariak, Maider Unda borroka libreko kirolariak, Ortzai aktoreak eta arabar gizarteko beste hainbat ordezkarik jendaurrean agertzen dituzte Araban euskararen erabilera indartzeko beren buruarekin hartuta dauzkaten konpromisoak.
 
Asmoa da bideoa tresna bat izatea, arabar gizarteak gogoeta egin dezan euskararen eguneroko erabilerari egiten dion ekarpenaz, eta, gainera, gonbidapena egiten zaio arabar gizarteari, sare sozialen bidez konpromisoak har ditzan, bideoa haien bitartez zabalduko baita.
 
 
  • Irudiak
    null