Cookie
2016/12/02


Ia 40 enpresak lagundu die Arabako 22 talderi Kirolaraba Fundazioaren bitartez
Fundazio horren bidez lurraldeko lehen mailako kirol ez profesionalari bideratutako diru guztiaren % 24 ekarri dute enpresa pribatuek
Gasteiz, 2016ko abenduaren 2a. 2016an zehar, gora egin du Arabako kirol ez profesionalari eman zaion laguntza pribatuak, horixe da atera daitezkeen ondorioetatik nagusi bat, ALVIDE Fundazioak aurten Kirolaraban egin duen aldaketa eta gero. Entitate berriaren ezaugarriek 37 enpresa erakarri dute, 110.000 euro baino gehiagoko ekarpena egin dutenak lurraldeko lehen mailako kirol klub ez profesionalentzat.
  
“2016an, enpresen ekarpenak izan dira ia laguntzen % 24; Arabako Foru Aldundiarena, berriz, gainerako % 76. Horrek esan nahi du formula berri horrek eragin duela mezenasgoak gora egitea % 3 iazko aldean”, azaldu du Igone Martínez de Luna Euskara, Kultura eta Kirol Saileko foru diputatuak, gaur goizean egin duen balantzean, “gauden egunak gora behera, beharbada zenbakiek gora egin dute ekarpenak egiten jarraitzen delako; hortaz, zenbakia nabarmen haziko da”.
 
Foru ordezkariak azpimarratu du enpresa pribatuek zerga onurak lortzen dituztela talde haiei laguntza emanez Kirolaraba bidez, hain zuzen, kenketak sozietateen gaineko zergan, pertsona fisikoen errentaren gaineko zergan eta ez egoiliarren errentaren gaineko zergan; halaber, esan du oso garrantzitsua dela kirolariei laguntza ematea gaur egun arrakastaren erakusle baita eta, ondorioz, publizitate erakusleiho handia dira. “2016ko urte honetan, asko eta asko izan dira emaitza bikainak lortu dituzten talde eta pertsonak eta haietako askok mezenas baten laguntza izan dute. Esaterako, hauei laguntza ematearen alde egiten dutenek: Gure Auzune eskubaloi kluba, Araberri, Gasteizko Aurrera, Gaztedi Rugby, Atletismoko La Blanca kluba edo Iván Fernández atleta, Judizmendi igeriketa kluba, besteak beste, lehen mailako publizitate etekina lortu baitute”, azpimarratu du.
 
Arabako Foru Aldundiak hemendik aurrera abian jarriko du kanpaina bat mezenas izan daitezkeenen interesa lortzeko; era berean,fundazioari laguntza emateagatiko onurei buruzko informazioa zabalduko du Kiroalaraba.eus bidez.
 
 
  • Irudiak
    null