Cookie
2016/12/01


Arabako Foru Aldundiak eta Merkataritza Ganberak ETEei lagunduko diete 4.0 industriarako jauzia egiten.
Erakunde biek beste hitzarmen bat egin dute, Arabako enpresen lehiakortasuna hobetzeko xedea duten lau proiektu biltzen dituena.
Arabako Foru Aldundiak eta Arabako Merkataritza Ganberak elkarlan estua daramate hainbat urtetik hona. Hala, Arabako enpresa eta industriarentzako proiektuetan jardun dira elkarlanean, eta, oraingo honetan, berriz ere hitzarmen bat lortu dute lurraldeko enpresa txiki eta ertainei (ETE) fabrikazio aurreratua-Industria 4.0 delakora jauzi egiten laguntzeko.
 
Fabrikazio aurreraturako urrats hau lehentasunetako baten gisa dago jasota RIS3 Euskadi delakoan (RIS3: Research and Innovation estrategies for Smart Specialization), eta diputatu nagusiak sustatutako Agora izeneko parte hartze prozesuan ere beharrizan gisa atera zen, lantalde batek gai horretan aurrera egiteko interesa agertu zuelarik. Halaber, Arabako Industria Ganberako Batzordeak ere badaki zer desafio dakartzan Industria 4.0 delakoak, eta, hori dela eta, Ganberako lehendakariaren gidaritzapean hainbat bilera eginik bata bestearen ostean, guztietan aztertu ditu enpresetako produkzio prozesuen digitalizazioak hornitzaileen, bezeroen eta produkzio operatiben arlora ekarriko dituen ondorioak.
 
Hori dela eta, hitzarmenaren helburu funtsezkoa da arabar ETEak ohartaraztea Industria 4.0 delakoaz, eta, horretarako, saio gisako lehen jarduera bat baliatzea, abiaburuko egoera identifikatu ostean aukera izan dadin nahiz desafioaren norainokoa ezagutzeko nahiz jarduera plan bat ezarririk desafioari sistematikoki aurre egiteko. Horrela, bada, Arabako enpresa txiki eta ertainek ikustaldiak egingo dituzte, txandaka, jarduera horretan parte hartzen duten hainbat enpresatan, industria handi, ertain nahiz txikiaren eremuetan, Industria 4.0 arloko diagnostiko tresna bat izango dute, eta ikasketa tailerrak egingo dituzte produkzioaren digitalizazioaren bermeetako bati buruz, alegia, zibersegurtasunari buruz, INCIBEko adituen eskutik, guztia ere halaxe adosturik Arabako Merkataritza Ganberarekin.
 
Honekin lotutako informazio atalean ikusgai dago prentsa oharra.
 
  • Irudiak
    null

Honekin lotutako informazioa