Cookie
2016/11/22


Euskara, Kultura eta Kirol Sailak museoen foru sarerako artelanak erosteko partida berreskuratu du.
Igone Martínez de Lunak zuzendutako sailak emakumeen kirolerako eta bertoko kiroletarako laguntza indartuko du.
 
 

Gasteiz, 2016ko azaroaren 22a. Euskara, Kultura eta Kirol Sailak erabaki du 2017an izango duen igoeraren zati bat museoen foru sarerako artelanak erosteko partida berreskuratzeko erabiltzea. “Datorren urtean 120.000 euro izango ditugu eta helburu horretarako erabiliko dira, 2012an desagertu zen zuzkidura berrezartzeko asmoz”, azpimarratu du Igone Martínez de Luna diputatuak.

Diru izendapen berri horrez gain, aurrekontuan lurraldeko kulturgintzarako guztira jasotzen diren 1.365.000 euroetatik aldundiak 465.000 euro erabiliko ditu Araban kultura jarduera sustatzeko, sortzeko eta zabaltzeko Kulturaren Plan Estrategikoaren eremuan”, eta “50.000 euroraino igoko ditu udalentzako eta kuadrillentzako laguntzak arlo horretan".
 
Igoera horiek kirol arloan ere islatzen dira, eskola kirolerako partida sendotu eta zertxobait igotzen (%3) baita, baina, batez ere, bultzada handi bat izango dute bertoko kirolek eta emakumeen kirolek, horietarako laguntza, hurrenez hurren, %37,5 eta %66,6 (40.000 euroraino) igoko baita.
 
Eta hori gutxi balitz, elemendu txikiak kontserbatzeko laguntzei dagokienez, %110eko igoera, 210.000 eurorainokoa, proposatzen da, eta laguntza horien xedea toki erakundeen titulartasuneko ermitetara zabaltzen da.
Gazteriaren Foru Erakundeari dagokionez, Gazteriaren Foru Erakundearen udako jardueretarako (2.000 plaza udalekuetan, 150 plaza ingeleseko udalekuetan eta 130 plaza barnetegian) erabiltzen den partidak 140.000 euroko igoera izango du, eta 870.000 eurora iritsiko da.
 
Azkenik, Euskara, Kultura eta Kirol diputatuak Euskara arloa ere aipatu nahi izan du "sendotu egin baitu 2016an % 36ko igoerarekin egindako ahalegin handia; beraz, orain dela ia urtebete sortu ziren laguntzak izaten jarraituko dugu”.
 
  • Irudiak
    null