Cookie
2016/11/21


"Antzerkia eskolara heltzen da" kooperatzeko
Arabako Foru Aldundiaren laguntzaz eta Teatro Paraiso Antzerkiak sortua, Antzerki eskolara heltzen da bere 32. ediziora heldu da.
 
 
Edizio honetan kanpainak Donostia 2016, Europako Kultur Hiriburua-rekin elkarlanean, kooperatibagintzaren balioak barreiatuko ditu Arabako ikastetxeetan zehar Kooperarock proiektuari esker.
 

Euskera, Kultura eta Kiroleko Diputatua den, Igone Martínez de Luna, Saioa Torre, DSS2016EUko Kooperarock proiektuaren arduraduna eta Teatro Paraiso Antzerkiko arduraduna den Pilar López-ek gaur goizean aurkeztu dute pentsaurrekoan Antzerkia eskolara heltzen da kanpainiaren 32. edizioa. Kanpaina hau azaroaren 7an hasi zen eta abenduaren 21era arte luzatuko da.

Aurtengo edizioak Donostia 2016, Europako Kultur Hiriburua-rekin egindako elkarlanaren berritasuna dakar, Kooperarock proiektuaren garapena sustatzen ikastetxeetan. Kooperarock, proiektuan Mondragon Unibertsitateak, LANKI-k eta Teatro Paraiso Antzerkiak ere hartzen dute parte.
 
Kooperarock proiektua Artearen bitartez kooperatibagintzaren balioak gizarteratzean datza. Bi norabideko proiektua da hau, zeinetan edukia eta euskarria elkar elikatzen diren, hau da, artea sortzeko modua kooperatibista da eta sortutako arteak balio kooperatiboei erantzuten die.
 
 
 
Honekin lotutako informazio atalean ikusgai dago prentsa oharra.
  • Irudiak
    null

Honekin lotutako informazioa