Cookie
2016/11/21


% 20 hasi da iruzurraren aurkako Arabako Ogasunaren aurrekontua
2,1 milioirekin hobetuko dira “zerga iruzurra arinago eta eraginkorrago antzemateko” informatika programak, iragarri du Jose Luis Cimianok
 
Lehenengoz izango da aldundiaren zor garbia zero azken hamarkadan
 
Gasteiz, 2016ko azaroaren 21a. 2017rako proiektuan jasotako Ogasunaren aurrekontua 96 milioi euro da, iaz baino % 26,6 gehiago; hala adierazi du Ogasun, Finantza eta Aurrekontu Saileko foru diputatu Jose Luis Cimianok gaur goizean, Arabako Batzar Nagusietan.
 
Arabako Foru Aldundiaren lehentasunetako bat da zerga iruzurraren aurkako borroka berrindartzea. Horretarako, 2017an, Foru Gobernuak nahi du 2,1 milioi euro bideratzea, 2016an baino % 19,6 gehiago. “Informatika programak hobetzen jarraituko dugu, zerga iruzur kasuak arinago, eraginkorrago, fidagarriago eta egiaztatuta antzemateko”, azpimarratu du Cimianok. Horrez gain, areagotu egingo da atzerriko bankuekin informazio trukea, besteak beste eta hau berritasuna da, Estatu Batuetako kontuekin.
 
Era berean, 2 milioi euro bideratuko dira diru bilketaren kudeaketara, alegia, zorrak epe exekutiboan kobratzera eta Dirubilketa Zerbitzu berria sortzera, hobeto esan, iragan otsailean sortutakora.
 
Zorra ez handitzeko duen asmoa nabarmendu du foru diputatuak. “2007az geroztik, zor garbia lehenengoz izango da zero”, azaldu du Cimianok. Ogasunak, aurreko urteetan konprometitutako zorra kitatzeko, 57,4 milioi euro bideratuko ditu.
 
Foru Ogasun Saileko partida berrietako beste bat da Gizarte Ongizaterako Foru Erakundearen bulegoak San Prudentzio kalera eramateko aurrekontua 680.000 euroz hornitzea. Hain zuzen ere, 150.000 euro esleitu dira lokalak egokitzeko eta 530.000 euro alokairua ordaintzeko.
 
 
  • Irudiak
    null