Cookie
2016/11/18


Arabako Foru Aldundiak inauguratu du Vasco-Navarro trenaren bide berdeko tarte berria, Antoñanan zehar igarotzen dena
Ramiro Gonzalez diputatu nagusiak azpimarratu du asmoa dutela “Araba turismo berdearen erreferente bihurtzeko”
Obren kostua 237.591 euro izan da eta ahalbidetuko dute bidearen arriskuarekin amaitzea ez ezik ziklistak eta oinezkoak Antoñanara sartzea ere, orain arte ibilbidetik at baitzegoen
 
Gasteiz, 2016ko azaroaren 18a. Arabako Foru Aldundiak gaur goizean inauguratu du Vasco-Navarro trenaren bide berdeko tarte berria, Antoñanan zehar igarotzen dena. Hiru hile eta 237.591 euro –EGEF funts europarrekin finantzatuta % 50– behar izan dira lanei amaiera emateko; izan ere, lan horiei esker ibilbideko puntu arriskutsuenetako batekin amaitu da, orain arte ziklistek eta oinezkoek A-3136 errepide estua, bazterbiderik gabea eta hainbat bihurguneduna gurutzatu behar baitzuten. Gainera, bideari adar berria erantsi zaio, Antoñanarekin lotzen duena, orain arte ibilbidetik aparte zegoena.
 
Ramiro González Arabako diputatu nagusia eta Josean Galera Ingurumen Saileko foru diputatua izan dira bidearen zerbitzu jartzean, Mendialdeko udaletako eta kontzejuetako ordezkariekin batera, zeintzuek ezagutu dituzten lotunean eraikitako azpiegitura berriak, hala nola errepidea gurutzatzen duen lur azpiko pasagunea eta Ega ibaia saihesten duen zurezko pasabidea, biak bietara ezinduentzat, gurpildun aulkientzat eta haur kotxeentzat egokituak.
 
Inaugurazio ekitaldian, Gonzalezek bide batez azpimarratu du Arabako Foru Aldundiaren asmo dela Araba bihurtzea “turismo berdearen erreferente”. “Arabak ahalmen handia du naturaren turismoan, eta bide berde hau horren erakusgarri da, Estatuko luze eta erakargarrienetako bat delako”, azaldu du Vasco-Navarrori dagokionez; izan ere, 240.000 ziklista eta oinezko erakartzen ditu urtero.
 
Halaber, Gonzalezek aipatu du beste lurralde batzuetatik datozen turistentzat Mendialdeak eta bertako bide berdeak duten xarma: “Vasco-Navarroren bidea, gaur zabaldu eta hobetzen duguna, aukera ona da Mendialdea ezagutzeko, bai oinez bai bizikletaz. Bertako txokoak, herriak eta bizilagunak dira erakuslerik onena, gure mugen barruan eta kanpoan", adierazi du.
 
  • Irudiak
    null