Cookie

Administrazio publikoetako kudeaketa aurreratuari buruzko kongresua

Q-EPEA Euskal Autonomia Erkidegoko erakunde publikoen sare bat (administrazio eta enpresa publikoak), zeintzuek konpromisoa hartuta duten kudeaketaren bikaintasunarekin; horren barruan, Arabako Foru Aldundia dago.

 
Helburu horrekin, administrazio publikoetako kudeaketaren bikaintasunari buruzko sei kongresu antolatu dira, partaidetza handia izan dutena, 300 lagun baino gehiago bertaratu baitziren ekitaldi bakoitzean.
 
Maiatzaren 24an eta 25ean, VII. Kongresua izango da Bilbon “Gizartea eta pertsonak: administrazioa birpentsatzeko gakoak” izenarekin, non izen handiko profesionalek garatuko dituzten hitzaldi hauek:
 
  • Crowdsourcing-aren politikak egitea demokraziarako: onurak eta erronkak.
  • Adimen kolektiboa, diseinu erronka gisa.
  • Berrikuntza soziala eta lankidetza diseinua demokrazia aurreratu baterako.
  • Zuzentze harmonikoa: harmonia sortzen duen lidergoa.
  • Zer da govux delako hori? Antolakunde baten ezagutza kudeatzea, eta liderra izan herritarren esperientzia gogobete dezan.
  • Talentua sustatu eta hari eustea, konpromisoaren bitartez. 
  • Antolakunde optimistak.
 
Gainera, hainbat lantegi eta mahai-inguru egingo dira.
 
 
Argibide gehiagorako, jo hona: web del congreso