Cookie

Ignacio Aldecoa Kultura Etxea - Vitoria-Gasteizko Liburutegi Publikoa

Haur saila: maiatzeko jarduerak: TORLOJUAK liburuaren aurkezpena eta "Baratze txiki bat etxean" tailerra

 
 
 
TORLOJUAK liburuaren aurkezpena
 
Bi egileak,, Edu Zelaieta eta Txabi Arnal, Haur Sailera bertaratu ziren eta aurkeztu zizkiguten liburuan agertzen diren pertsonaiak, protagonistaren zirrarak, kezkak eta eginkizunak.
Azkenean momento politak bizi izan genituen Anek torlojuekiko izandako pasadizuekin.
Umeak oso pozik ibili ziren, eta gurasoak hitzaldirako prest egon zirenerako txikiak hasi ziren margotzen eta jolasten aurretik prestatutako materialekin (puzzleak, txantiloiak, margoak, etabar)
Helduei zuzendutako mintzamena gazteleraz egin zuten. Bi hizlariek menperatzen duten haur literaturari buruzko jakinduriaz baliatuz, eta argitaletxeek plazaratzen dutena kontuan izanda, adierazi ziguten non dagoen gakoa familiak hurbiltarazteko bere seme-alabak irakurketara.
Hona hemen erabilitako eskema:
1.-Literatura vs Didaktika . Liburuak, zertarako? (Batez ere ondo pasatzeko)
2.-Liburu asko, literatura gutxi. Literatura emozioz beterik (Gustura sentitu behar dira liburu baten aurrean)
3.-Gehiegi babestea, ez-babestea da. Baita literaturan ere. (Denetariko liburuak aurkeztu behar dizkiegu irakurle txikiei)
4.-Haur literaturaren funtzioa. Asko dira: dibertitzea, mundua arakatzen laguntzea, norberaren ezagutzean sakontzea, galderak egitea, zalantzak aurkeztea…
5.-Haur literaturan edozein gauza jo daiteke? Edozein, ziur al zaudete? (Bai. Gai ezberdinetako multzo izugarria argitaratu egiten da urtero)
6.-Irudiek ere kontatzen dute. Eta asko eta nola, gainera!!! (Album eta bestelako liburu ilustratuetan agertzen diren marrazkiak garrantzi handikoak dira istorioaren kontakizunean
 
 
Baratze txiki bat etxean
 
 
Helburuak:
Lorontzi batean baratzeko landare batzuk landatu eta bere haziak behatu.
Landareen izen zientifikoak ezagutu.
Intsektu onuragarriak ezagutu.
Materialak:
Landareak eta haziak (errefaua, baratxuria, ttipula, letxuga, tomatea, tagete, eta albaka)
Loreontziak
Lurra
Ekintzaren deskribapena:
Hasieran monitoreak aurkeztu zituen landereekiko harremanak eta eraginak dituzten zera batzuk (inguruko harriak, ura, lurra, animaliak)
Aztertu zituzten landareen garrantzia. Gu eta landareak, nola bete dituzten gure beharrak.
Hurrengo pausoa, erabiliko zituzten landareen ezaugarriak aztertu zituzten, bost zentzumenak kontutan izanda.
Azkenean heldu zen erein eta landatzeko momentua. Loreontzi bana erdi prestaturik hartu zituzten umeek, ikasi zuten nola bota lur gehiago, eta hasi ziren landatzen.
Eta bukatzeko, birpasatu zituzten landareen beharrak, eta nola zaindu behar diren.
 
 
 
  • Irudiak
    null

Casa de Cultura Ignacio Aldecoa Kultura Etxea

Imagen

.

Ignacio Aldecoa Kultura Etxea

Imagen
Ordutegia: Astelehenetik - ostiralera: 9:00 - 14:00 
16:00 - 20:00
Larunbatak: 9:00-14:00        
 
 
 
 
Helbidea: Floridako ibilbidea,  9
01005 Vitoria-Gasteiz (Araba)
 
 
Tfnoa.: 945 181944
Faxa: 945 181945
 

Zure iritzia