Cookie

Munduko liburutegi digitalak

Munduko Liburutegi Digitala (UNESCO)

Munduko Liburutegi Digitalak mundu osoko kulturen funtsezko materialak jartzen ditu eskuragarri Interneten, dohainik eta formatu eleaniztunean.

Hona Munduko Liburutegi Digitalaren helburuak:

  • Nazioen eta kulturen arteko ulermena sustatzea;
  • Kultura edukien kopurua eta aniztasuna handitzea;
  • Hezitzaileei, ikasleei eta, oro har, jendeari baliabideak ematea;.
  • Erakunde elkartuei herrialdearen barruan eta herrialdeen artean dagoen distantzia digitala murrizteko aukera ematea.

Munduko Liburutegi Digitalak aukera ematen du mundu osoko kultur altxorrak leku bakar batean eta era askotan aurkitu, aztertu eta gozatzeko. Kultur altxor horien artean daude, baina ez horiek bakarrik, eskuizkribuak, mapak, ez ohiko liburuak, musika partiturak, grabaketak, filmak, grabatuak, argazkiak eta arkitektura marrazkiak.

Munduko Liburutegi Digitaleko artikuluak erraz araka daitezke lekuaren, garaiaren, gaiaren, artikulu motaren eta erakunde laguntzailearen arabera, edo bestela, bilaketa ireki baten bidez aurki daitezke, hainbat hizkuntzatan.


Nabigaziorako tresnak eta edukien azalpenak arabieraz, txineraz, ingelesez, frantsesez, portugaleraz, errusieraz eta espainieraz daude eskuragarri. Liburuek, eskuizkribuek, mapek, argazkiek eta beste funtsezko material batzuek hizkuntza aukera zabalagoa erakusten dute, beren jatorrizko hizkuntzetan eskaintzen baitira.
 

Munduko Liburutegi Digitalak Estatu Batuetako Kongresuko Liburutegiko lan talde batek garatu zuen herrialde askotako erakunde elkarturen lankidetzarekin; Hezkuntza, Zientzia eta Kulturarako Nazio Batuen Elkartearen (UNESCO) laguntzarekin; eta hainbat enpresa eta fundazio pribaturen finantza laguntzarekin.

 

  • Irudiak
    null