Cookie

Liburutegi digital nazionalak

Liburutegi Digital Hispanikoa

Espainiako Liburutegi Nazionalaren lineako baliabidea da Liburutegi Digital Hispanikoa (BDH), eta ez da zertan baldintzarik bete ez dirurik ordaindu han dauden milaka dokumentu digitalizatutan sartzeko, helburua baita kontsultarako irudi bat izatea jatorrizko agiriak errazago zabaltzeko, eta modu horretan jatorrizko agiriak beren jatorrizko euskarrian onik zaintzea, iraun dezaten.

Egun, ondo hauek kontsultatu, irakurri eta deskargatzeko aukera ematen du BDHk: XV. mendetik XIX. mendera arte inprimaturiko liburuak, eskuizkribuak, marrazkiak, grabatuak, liburuxkak, kartelak, argazkiak, mapak eta atlasak. Agiriak erraz eta eroso aztertu ahal izateko, bildumaka eta azpi-bildumaka antolatuta daude, bai gaia irizpidetzat hartuta (maisu lanak, arte ederrak, zientzia hutsak, zientzia eta kultura, literatura, eta abar), bai agiri mota kontuan izanda (kartelak, grabatuak, mapak, marrazkiak, partiturak, eskuizkribuak, aldizkariak, egunkariak, eta abar).

  • Irudiak
    null