Cookie

Espainiako Liburutegi Nazionala

Liburutegi Nazionala Espainiako erakunde gorena eta Espainiako Liburutegi Sistemaren buru da. Katalogora sarbidea

Hauek dira Espainiako Liburutegi Nazionalaren funtzio nagusiak:

  • Ikerketa, kultura eta informazio zerbitzuari Espainiako edozein hizkuntzatan edo beste hizkuntza batean ekoiztutako funts bibliografikoak bildu, katalogatu eta gordetzea.
  • Funts bibliografikoaren azterketaren, maileguaren eta kopiaren bidez, ikerketa sustatzea.
  • Espainiako ekoizpen bibliografikoari buruzko informazioa zabaltzea, lege-gordailutik ondorioztatutako sarrerekin.

Ondoko lan hauek osatzen dute liburutegiaren bilduma: 30.000 eskuizkribu baino gehiago, 3.000 inkunable inguru, 1831. urteaz aurreko 500.000 inprimaki inguru, 6.000.000 monografia modernotik gora, aldizkarien 110.000 titulu inguru eta ia 20.000 egunkarik osatutako prentsa bilduma. Grabatu, marrazki, kartel eta argazki bilduma garrantzitsu bat du. Partitura inprimatuei eta eskuizkribuei dagokienez, 500.000 lan baino gehiago dira; Liburutegian gordailatutako dokumentu soinudunak 550.000 baino gehiago dira, eta ikus-entzunezkoen bilduman, berriz, 80.000 aletik gora bildu dira. Kartografia Zerbitzuak mundu osoko kartografia funts moderno zein zaharrek osatutako bilduma bat du gordeta.

  • Irudiak
    null