Cookie

ARTIUMeko Liburutegiaren katalogoa

ARTIUMeko Liburutegiak 75.000 erreferentziak baino gehiagok osatutako dokumentazio-funtsa du, monografiak, erakusketen katalogoak, aldizkako argitalpenak, artisten eta erakundeen dosiearrak, kartelak eta ikus-entzunezko materiala barne. Katalogora sarbidea

Liburutegia giltzarria da ARTIUMeko sailen dokumentazio lanean, eta gaur egungo sortze lanak dituen hainbat alderditako edozein (arte plastikotik eta zinematik hasita, musika eta komikiraino) interesatzen zaion edonori zabalik dago, izan ikerlari, ikasle edo artezale.

Funtsa honako sail hauetan egituraturik dago:

  • Arkitektura
  • Arte eszenikoak
  • Ikus-entzunezkoak
  • Taldeko erakusketen katalogoak
  • Artisten katalogoak eta monografiak
  • Enkanteen katalogoak
  • Zinema eta bideoa
  • Komikia
  • Diseinua
  • Argazkilaritza
  • Monografiak (artearen teoria, artearen eta gaur egungo arte higikundeen historia, literatura, musika eta moda)
  • ARTIUMen argitalpenak
  • Aldizkako argitalpenak
  • Erreferentzia (hiztegiak, entziklopediak, museo eta museologia gidak)
  • Irudiak
    null