Cookie

Bilgunea

Kontsultatu  150 katalogotik gora hainbat euskal erakundeetako liburutegien katalogoak: Jaurlaritza, aldundiak, udalak, unibertsitateak, espezializatuak ...

Euskal Autonomia Erkidegoko hainbat erakunde publiko eta pribatuetako bibliografia funtsek osatutako katalogo kolektiboa da. Bilgunearen koordinazioa Eusko Jaurlaritzaren Kultura Sailari dagokio eta 2004tik aurrera interfaze berrian kontsultatu daiteke.

Horrela, Bilgunean parte hartu nahi duten erakunde edota elkarteek Kultura Sailarekin hitzarmen bat sinatu beharko dute eta horretarako ezarrita dauden hainbat baldintza bete beharko dituzte. Bilgunea urtean egiten diren lau kargen bidez eguneratzen da. Eta, bertan parte hartzen duten liburutegiek katalogoak kudeatzeko hainbat programa informatiko (Amicus, Dobis, Absys, Sabini, Loris...) erabili arren, guztiak programaren web OPACean txertatu dira.

Bilgunean parte hartzen duten erakundeen artean, besteak beste, liburutegi hauexek daude:

  • Legezko gordailua
  • Eresbil
  • EAEko 100 udal liburutegitik gora
  • Eusko Jaurlaritzako sailetako liburutegiak
  • Euskal Herriko Unibertsitatea
  • Deustuko Unibertsitatea
  • Mondragon Unibertsitatea
  • Sancho el Sabio
  • Arabako Foru Aldundia
  • Labayru Ikastegia
  • Ondare bibliografikoa (Loiolako Santutegia, Gasteizko Seminarioa...)
  • Irudiak
    null