Cookie

Zerbitzuak on line

Erosteko eskaerak

Zuen funtsetan ez dagoen liburu bat behar dut, baina...

... eros dezakezue eta zuen liburutegian eduki?

Desideraten edo bibliografia iradokizunen bidez, interes orokorrekoa den eta liburutegiak bere funtsetan ez daukan edozein dokumentu (diskoak, filmak, liburuak, aldizkariak…) eros dadila eska dezakezu. Behin eskaera egin ondoren, hura izapidetu behar den ala ez aztertuko du erosketa zerbitzuak, liburutegiaren erosketa politika oinarri. Ez dira desideratatzat joko literatura nobedadeak. Eskatutako dokumentua erosiz gero, hura eskuragarri dagoenean jakinaraziko da.
 
 
Honela egin daiteke desiderata:
1. Jendea atenditzeko erakusmahaietan eskuragarri dauden inprimakiak beteta
2. Linean dagoen katalogoa erabilita (hala eginez gero, beharrezkoa da katalogoaren Nire biblioteka atalean sartzea)
3. Inprimaki honen bidez (Behera kargatzeko eremuan).
 
Gogoratu liburutegiak ez duela hitz ematen sistema honen bidez eskatutako material guztiak erosiko dituenik.
 
Behera kargatzeko eremua