Cookie

Eliza zaharberrituak

Laguardiako eliza

Laguardian San Joan eliza dago eta eliza horretako hegoaldera begira dagoen horman Aitona-amonen portada. Herriko jendeak emandako izen hori han egiten ziren biltzarrei sor zaie.

XII. mendearen azken urteen eta XIII. mendearen lehen urteen artean egindako portada hori eragin frantses nabarmena duen trantsizio erromanikotzat jo behar da.

AURRETIKO EGOERA

Portada oso egoera txarrean zegoen, batez, ere, gehiegizko hezetasunaren ondorioz; izan ere, ez zuen teilatuko urak husteko sistema ganoranzkorik eta kapilaritate hezetasunak ere gatz disolbagarriak gehitzen zizkion. Horiek horrela, portada oro har, eta, eskulturak bereziki, arriskutan zeuden.

Iglesia de Laguardia - Situación inicial

PROIEKTUA

Azterlan historiko eta artistikoa: Felícitas Martínez de Salinas historialaria.

Jasotze fotogrametrikoa: José Manuel Valle Melón irakaslea –Euskal Herriko Unibertsitateko Arkitekturaren Arkeologia Ikerketa Taldeko Ondarearen Geometria Agirien Laborategia–.

Portadaren patologiaren ikerketa eta portadaren zaharberritzea: Petra S. Coop; Teilatuko zaharberritze obretarako egikaritze proiektua: Oscar Reinares arkitektoa.

Iglesia de Laguardia - Proyecto

JARDUNA

Lehenengo eta behin portadari buruzkoak zehatz-mehatz aztertu dira, portada, bertan behera utzita egon dena, hobeto ezagutzeko eta balioesteko. Bertan behera utzita herriko aitona-amonengatik izan ezik, zeren horiek, besteak beste, hegoaldera begira egoteagatik, beren atsedenleku bihurtu baitzuten. Aipatutako azterketok eginda, portada eta idi-begia zaharberritu ziren lehenengo, eta, ondoren, teilategal berria egin zitzaion, portada euritik babesteko eta teilategaleko harburu edo zuburuak ederretsi ahal izateko.

Hona hemen egindako zaharberritze lanak: zementuzko kareoreak, hormako zikinkeria, zarakar beltza eta gehiegizko gatz disolbagarriak kentzea. Basamentuko harlandua oso andeatuta zegoen, beraz, egitura aldetik zuten garrantzia dela eta, portadako harriaren antzeko harlandua jarri zen haren ordez. Azkenik, pitzadura, arrakala eta zuloak harriarekin bat datozen kareore hidrauliko naturalez eta agregakinez itsutu dira. Euri urak husteko, teilategal berria jarri arte behin-behineko teilatu-hodi bat jartzen ari dira.

Iglesia de Laguardia - Actuación

  • Irudiak
    null
  • Bideoa