Cookie

Beste Museo Batzuk

Euskal Buztingintza Museoa

Museo hau natura eder-ederreko landa inguru batean dago. Elosu herriko Ollerieta auzoan dago (LEGUTIANO). Inguruan Urkiola eta Gorbeia Parke Naturalak eta Arabako urtegiak ditu.

Eraikina garai bateko lapiko etxe zaharra da. 1711. urtean eraiki zuten, eta guztiz lehengoratuta dago. Eraikinaren ondoan labe zaharra dago, eta 1993az geroztik, Euskal Ondare Kulturalaren Inbentario Orokorreko monumentu gisa jasota dago.

Museoan, zeramikaz egindako pieza zaharren bilduma luzea dago. Tailerretan buztingilearen tornuan lanean dihardutenak ikus daitezke, eta teknika eta prozesuei buruzko azalpen guztiak ematen dituzte.
Museoko bisitaldi gidatuetan, honako hauek eskaintzen zaizkigu: bilduma iraunkorra eta erakusketa monografikoa ikustea, labe zaharra bisitatzea, tailerrak eta salmenta aretorako sarbidea. Bertan zeramika lan zaharren erreprodukzioak eta lan berriak daude eskura.

www.euskalzeramika.com

  • Irudiak
    null