Cookie

Areto Nagusia (Beheko solairua). Erakusketak

Kultura Etxeak eremu erosoa eta zabala dauka, ikus-entzunezko baliabide tekniko modernoekin, eta horrela, eremu hori berebiziko lekua da jendea biltzeko eta era guztietako pertsonei zuzendutako jarduera kulturalak eskaintzeko; adibidez, multimedia aurkezpenak, hitzaldiak, hizketaldiak, ipuin-kontalariak, haurren antzerkia, Hirugarren Adineko ikasgelak, etab.

 180 pertsonara arteko edukiera dauka eta beste erakunde nahiz irabazi asmorik gabeko elkarte batzuei lagatzen zaie, jarduerak, konferentziak, kongresuak eta halakoak antolatzeko.

Erabiltzeko, baldintza batzuk bete behar dira (kontsultatu arauak PDF erantsian); gainera, eskabide bat bete behar da idatziz, eta hori sinatuta eman behar da. Halaber, eskabide linean ere erabili ahal da.

Programazioa agenda orrialdean kontsultatu ahal da.

 

Erakusketak:

Gune horietan beren lanak erakutsi nahi dituztenek, eskaerak eta proiektuak bidali ahal dituzte helbide honetara: ccultura@araba.eus

 
 
 
  • Irudiak
    null