Cookie

Hemeroteka (beheko solairua)

Espainiako eta atzerriko eguneroko prentsa, aldizkariak etab. paperez eta formato elektronikoz irakurri eta kontsultatzea. Gainera, etxerako aldizkari mailegua egin daiteke.

Bertako prentsa historikoaren bildumaren atal bat online kontsultatu daiteke:
— Heraldo Alavés. 1915-1923.
— La Libertad: diario de Vitoria. 1897.
— La Libertad: el diario más antiguo de Vitoria. 1915-1923.
— El Debate. 1917-1923.
 

Halaber, gaur egungo prentsa digitalizatua kontsultatu daiteke:
— EAEko eta Nafarroako 11 egunkari 2004tik aurrera (HemerotekaPlus, online).
— Munduko prentsa, 2001etik aurrera (i-Conoce, online).
— EAEko eta Nafarroako 13 egunkari 1977tik aurrera (diskotan).
Arlo anitzeko datu baseak, online kontsultatzeko nahiz bertan kontsultatzeko: legeria bildumak, hala nola ARANZADI (Westlaw.ES, Atal honetan bakarrik eskuragarria), erreferentziako lanak, Cuadernos de Pedagogía aldizkaria, etab.

Ignacio Aldecoa Kultura Etxeak Euroliburutegi zerbitzua dauka Araban. Sail honexetan zentralizatzen da zerbitzu hori; era askotako informazioa eskaintzen da, baita Europar Batasunari buruzko informazioa ere.

64 postu eskaintzen dira. Halaber, mikrofitxak irakurri eta inprimatzen dituen makina dago.

Interneterako sarbide librea eta dohainik, eskaintzen du, baita baliabide ofimatikoak ere, informazioa eta eduki hemerografikoak kontsultatzeko bakarrik. Gainera, Internetera sartzeko WIFI sistema jarri dugu. 

  • Irudiak
    null