Cookie

Mailegu atala (1. eta 2. solairuak)

Apalategiak askatasunez erabiltzeko eremuetariko bat edukitzeaz gain, erabiltzaileei Katalogoa eskuratzeko aukera eskaintzean zaie, kontsultako 6 terminalen bitartez (OPAC).

Sail honetan dokumentuen mailegu eragiketak formalizatzen dira, nagusientzako formatu desberdinetan (liburuak, musika, ikus-entzunezko liburuak, baliabide elektronikoak CD-ROMean edo DVD-ROMean, zinea, etab.) jarraibide batzuen arabera.

Erabiltzaile txartelaren kudeaketa ere hementxe egiten da.

 
 
 
  • Etxerako mailegua:

Mailegu zerbitzuak era guztietako materialak aurretiaz ezarritako aldian etxean irakurtzeko eta kontsultatzeko aukera ematen dio jendeari, liburutegiko sail desberdinetatik:

 

DOKUMENTU MOTA  ZENBAT   EPEA
 Liburuak edo ikus-entzunezko liburuak (LA)      6  21 egun (berriztagarriak) *
 E-reader      1  21 egun (berriztagarriak) *
 TV sailak      2  21 egun
 DVD      3   7 egun
 Disko trinkoak - musika      3   7 egun
 Aldizkariak      3     7 egun

 
 

(*) Irakurketa amaitu ezean, liburuen mailegua 21 egunerako berrizta daiteke, bai interneten bidez, bai bertara joanda edo bai 945-18 19 44 telefonora deituta, goizean 9:00etatik 14:00etara, eta arratsaldean 16:00etatik 17:00etara. Liburua erreserbaturik dagoenean, ezin daiteke berriztatu
 

 

Udan, ekainetik irailera bitartean, mailegu politika aldatu egiten da: salbuespenez, erabiltzaile bakoitzak liburuak erabiltzeko aldia malguagoa da, 21 eguneko aldia nahikoa izan ezean, eta hori berariaz adierazi behar da mailegua eskatzeko unean. Mailegu politika hau aplikatzen da berritasunak ez diren ez irakurrienen artean dauden liburuetan soilik.

 

 

  • Taldeko txartela (erakundentzat): kontsultatu liburutegian taldeko txartelaren ezaugarri bereziak.
 
  • Irudiak
    null