Cookie

RSS laburpena

noiztik: 
2018/11/28 
noiz arte: 
2019/01/20
VIPHOTO FEST 18
Lekua: 
VITORIA-GASTEIZ
Antolatzailea: 
Euskara, Kultura eta Kirol Saila

VIPHOTO FEST da VIPHOTOren izen berria; izan ere, VII. edizio honetan azoka formatua atzean utzi, eta argazkigintza garaikidearen jaialdi bihurtuko da.
Sei urtetan azoko izan, eta aurretik bi urtetan argazkigintza jardunaldi izan ostean, heldu da unea Arabako argazkigintza erakusteko apustu berria egiteko.
Viphoto Festen helburua da argazkigintza garaikidearen aldeko apustua egitea.Gaur egungo belaunaldiek munduarekiko duten ikuskera adierazteko moduaren eta sortzen diren kontaketa berrien gaineko jakin-mina daukagu.
Eta, horregatik, bi sari sortu ditugu:
-          Viphoto Amarica saria
-          Viphoto Montehermoso saria
Biek dute 5.000 euroko aurrekontua, irabazten duten argazkilarien lana ekoitzi eta 2019ko VIPHOTO FESTen erakusgai jartzeko. Amarica aretoan kategoria absolutuko irabazlearen lana jarriko da ikusgai, eta Montehermoso kulturunean, berriz, Euskadiko irabazlearena.
Deialdia argazkilari eta artista bisualentzako da, banaka nahiz taldeka aurkez daitezke, eta nazionalitate espainiarra izan behar dute edo Espainian bizi.
Erakusketa inauguratzen den asteko asteburuan (abenduak 1 eta 2) porfolioak ikusiko ditugu, jaialdiko bi irabazleak aukeratzeko.Izena emateko epea urriaren 1ean amaituko da.Oinarriak: www.viphoto.es
VIPHOTO FESTen argakilaritza arloko erreferentziazko profesionalen argazkiak ikusi ahal izango dira: Alejandro Castellote, Marta Dahó, Nicolás Combarro, Jon Cazenave, Bego Antón, David Jiménez eta Iñaki Domingo.
 
ARETOAK:
Areto gehiago izango dira aurten jaialdian:
-          Amarica aretoa
-          Montehermoso kulturunea
-          Araba aretoa
-          Vital Fundazioaren aretoa
-          Zuloa
-          Talka galeria
Vitoria-Gasteizen derrigorrezko hitzordua izango da argazkilaritza garaikidearekin VIPHOTO FESTen.Hiriko hainbat erakunde eta aretok bat egin dute jaialdiaren antolakuntzarekin.
Horrez gain, ekimenak egingo ditugu VIPHOTO FESTen mapan dauden merkataritza lokaletan.
PROGRAMA:
VIPHOTO FESTen erakusketak, proiekzioak, eztabaidak, hitzaldiak eta porfolioen erakustaldiak izango dira.
BISITA GIDATUAK:
Jaialdiaren beste balioetako bat funtzio pedagogikoa da.Egungo mendebaldeko gizartean irudiek duten garrantzia dela eta, eta arlo horretan dagoen baliabide falta kontuan hartuta, funtsezkoa iruditzen zaigu gizarteko maila guztietara iristea eta, bereziki, eskoletara, ikasleak gai izan daitezen inguratzen gaituzten irudiak hobeto ulertzeko eta ikuspegi kritikoz aztertzeko.Horretarako, VIPHOTO FESTek bisita gidatu programa antolatu du era guztietako ikusleentzat.

  • Irudiak
    null