Cookie

RSS laburpena

noiztik: 
2018/11/27 
noiz arte: 
2018/12/09
AGURAIN Eraldaketa: sortzailON afera! 2018 Emakumea, sormena eta euskara hizpide. *** Saio berezia: abenduaren 1ean. 12:00etan
Lekua: 
Zabalarte Kultur Etxean. Agurain
Antolatzailea: 
Euskara, Kultura eta Kirol Saila

AGURAIN:

Erakusketa: azaroaren 27tik abenduaren 9ra.

Saio berezia: abenduaren 1 ean, 12:00etan. Zabalarte Kultur Etxean

 

E raldaketa: sortzaileON afera proiektuak sorkuntzaprozesuari erreparatzen dio, emakume sortzaileen sorkuntza-jarduera oinarri izanik. Xede nagusia sorkuntza prozesuaren inguruko irudi eta aurreiritzien, kultura edota kulturen, artearen eta kulturgileen irudiaren inguruan hausnarketa berriak sorraraztea da, Arabatik, euskaraz eta

emakume sortzaileon papera indartuz. Ahozkotasunetik ikus-entzunezkorako bidai batean.

 

12 emakume sortzaile euskaldunei egindako elkarrizketetan jasotako testigantza, ideia eta sentsazioekin, Irantzu Lekue artistak, Olatz Alonso kazetaria eta Maider Oleaga zinemagilearen laguntzaz, pantaila anitzeko erakusketa bat aurkezten du, gogoeta bultzatu nahi duten ikus-entzunezko pieza desberdinekin: elkarrizketen laburpenak, parte hartu zuten emakumeen testigantzak biltzen dituen dokumental laburra eta “In zian rez / Arag rez” izenburu duen bideo-artea, gaur egungo gizartearen eraikuntzaz eta gizarte berri bat osatzeko beharrei buruzkoa.

 

Emakumeei protagonismoa eman ez ezik, kultura eta artea Gasteiztik atera eta Araba osora hurbiltzea bilatzen du Eraldaketa: sortzaileON aferak. Kultura plazaratzeko ordua da, ez soilik aisialdi edo ikuskizun gisara, baizik eta hausnarketatik abiatuta ere, egungo egoeraren gogoeta egin eta etorkizuna amesteko.

 

Sortzaileak:

  • Haizea Barcenilla. Arte kritikaria eta komisarioa, A plataformako, kultura arloan berdintasunaren eta lan duintasunaren alde lan egiten duten emakumeen taldeko, kidea.
  • Irati Jimenez. Idazlea.
  • Izaskun Urkijo. Arkitektoa eta arte zuzendaria.
  • Zuriñe Hidalgo. Musikaria eta Hesian taldeko abeslaria.
  • Josune Arakistain. Musikaria eta Huntza taldeko abeslaria.
  • Izar Mendiguren eta Paula Amilburu. Bertsolariak.
  • Blanka Gomez de Segura. Buztingilea, Euskal Zeramikaren Museoaren arduraduna.
  • Yanela Murua. Dantzaria.
  • Iosune de Goñi. Idazle eta argazkilaria.
  • Ane Rodriguez Armendaritz. Tabakalerako zuzendaria.
  • Garazi Lopez de Armentia. Koreografa eta Baratza aretoko sortzailea.

 

  • Irudiak
    null