Cookie

RSS laburpena

noiztik: 
2018/10/04 
noiz arte: 
2019/01/20
Ur Aitz. Jon Cazenave
Lekua: 
Amarica aretoa
Antolatzailea: 
Euskara, Kultura eta Kirol Saila

Jon Cazenave naturari hurbiltzen zaio esperientzia batetik, hain zuzen ibiltzearen esperientziatik; oinez ibili eta behatu, forma eta seinale txikiei erreparatuz, zeinekin lan egiten baitu, argazkigintza eta pinturazko esku hartzeak bateratuz. Barnekotasuna eta kanpokotasuna, oraina eta iragana, ahultasuna eta sendotasuna bateratzen dira UR AITZen, naturaren indarra transmititzea lortzen duen hizkerari esker.
 
 
UR AITZek, alde batetik, biltzen ditu jatorri mineraleko pigmentuak ezarri zaizkien paisaiak —gizakiak haitzuloetan utzitako jatorrizko keinua nolabait omentzeko— eta mosaiko erraldoi bat, Kantauri itsasoko olatuen ehunka argazkiz osatua. Bestetik, landutako harrien irudi sailak esperientzia korporalaren —oinez ibiltzea— eta naturarekin elkartzearen garrantzia adierazten du.
 
Azkenik, zianotipia teknika erabiliz egindako argazki multzo batek ematen dio amaiera erakusketari. Prozesu alkimiko horren bitartez, zeina olatuen gorabeherak zuzentzen baitu, zenbait forma sortzen dira, eta horiek, artistaren esku hartzea tarteko, paisaia berriak eratzen dituzte. Zianotipiaren gradazio kromatikoan biltzen dira erakusketaren gakoak: haitzuloko iluntasunaren beltz matrizialetik eta lurraren gorri koloretik hasi eta ozeanoaren handitasunari irekitzen zaion urdinera arte.
 
 
Érika Goyarrola Olano
 

  • Irudiak
    null