Cookie
noiztik: 
2017/02/01 
noiz arte: 
2017/09/17
Juan José Díaz de Espada. Habanako apezpikua
Lekua: 
Arabako Arte Ederren Museoa

“Arabako pertsonaiak” programaren barruan, erakusketaren ardatza da arabar gailen honen erretratua, zeina Arroiaben jaio baitzen 1756an, eta Habanako apezpikua izan baitzen 1802tik 1832an hil zen arte, Espainia kolonial hartako elizbarrutirik aberatsenetako batean.

Zaharberritu eta ondoren historia- eta arte-azterlana egin ondoren, asmoa da nabarmentzea Juan Bautista Vermay frantses margolariari egotzi ohi zaion margolan honen ikuspegi berri bat. Zenbait irudi eta azalpen testu baliatuz, erretratatuaren biografia ematen da ezagutzera, Kubako elizbarrutiaren buru gisa egin zuen lana, eta mandatuak eta dohaintzak tarteko utzi zuen aztarna artistikoa, oraindik ere, nahiz Habanan nahiz gure probintzia honetan, begietsi ahal duguna.

 

  • Irudiak
    null