Cookie
noiztik: 
2015/12/08 
noiz arte: 
2016/05/01
Salvador de Azpiazu. Ibilaldia Araban zehar
Lekua: 
Arabako Arte Ederren Museoa

Salvador de Azpiazu (Gasteiz, 1867 – Madril, 1927) marrazkilari gisa nabarmendu da arte barruan. Gaztaroa Bartzelonan igaro ondoren, eta Parisen eta Italian ere egon eta gero, Madrilen errotu zen, Nekazaritza Ministerioko katastroko topografo lanak eginez bertan. Bere lana zela eta, Espainia osoa zeharkatu zuen, bere lana eta marrazketa eta argazkigintza zaletasunak uztartuta, bisitan joaten zen toki askotan. Hainbat aldizkaritan egon zen kolaboratzaile, hala nola “L´univers Illustré”, “La Ilustración Artística”, “La Esfera” eta “La Ilustración Española y americana”.
 
Erakusketak gure hiriko eta lurraldeko txoko enblematiko eta eraikin ikusgarrien hainbat marrazki batzen ditu, bere familiak museoari lagatako ondare handiago baten parte direnak.

  • Irudiak
    null