Cookie
noiztik: 
2015/11/12 
noiz arte: 
2016/04/03
Paradisuko fruituak. Loreen eta lorategien margolaritza Arabako Arte Ederren Museoan.
Lekua: 
Arabako Arte Ederren Museoa

Paradisuko fruituak, loreen eta lorategien margolaritza Arabako Arte Ederren Museoan erakusketaren bidez, loreen eta lorategien irudikapenera hurbildu ahal izango gara, museo honetako funtsetan dauden obra asko erabiliz horretarako. Hura aitzakia hartuta, mundu sentikor horretara iristeko ahalegina egin nahi izan dugu; hain zuzen ere, naturarekin eta gizakiarekin zuzenean lotuta dagoen mundu sentikor horretara, bai loreek bai lorategiek miresmena sorrarazi digute eta, gure zentzumenendako edergarri izan baitira.

Erakusketa honetan XV. mendetik XX. mendera arteko lan garrantzitsuez gozatu ahalko dugu. Haietatik guztietatik hauexek nabarmendu behar dira: ustez Avilako maisuak XV. mendean egindako taula bat, XVII. mendeko flandiar kobre bi, eta Eduardo Rosales, Eugenio Lucas Villaamil, Joaquín Sorolla, Francisco Masriera edo Tarkhoff bezalako egileen askotariko margolanak. Euskal Herriko margolari handiak ere egongo dira: Fernando de Amárica, Anselmo Guinea, Ignacio Díaz Olano, Juan de Echevarría, Zubiaurre anaiak edo José María Ucelay, besteak beste. Haiek guztiek loreetan eta lorategietan irudikatzeko motibo nabarmen bat ikusi dute, haien bidez ikusleekin komunikatu ahal izateko ikusleak gozarazteko helburuarekin.

  • Irudiak
    null