Cookie
noiztik: 
2014/12/01 
noiz arte: 
2015/05/03
Obra zaharberritua. “San Prudentzio” Pedro López de Robles
Ordua: 

 

Lekua: 
Arabako Arte Ederren Museoa
Antolatzailea: 
Euskara, Kultura eta Kirol Saila

Obra hau zaharberritu eta aztertu izanak jakitera ematen digu nor zen Pedro López de Robles (Gebara, Araba, 1837-Gasteiz,1901), Arabako artista polifazetikoa. Zilargin familia batekoa zen, eta ikasketak Gasteizko Arte Ederren Akademian eta Madrilgo San Fernandokoan egin ondoren atzerrian hobetu zituen ikasketa horiek. Gasteizera itzuli zenean irakasle lanetan ere jardun zen margolari eta argazkilari izateko prestatu zen akademian. Erlijio gaietako mural garrantzitsuak egin zituen, baita marrazkiak eta asto gaineko margolaritza ere hainbat eta hainbat generotan. Argazkilari gisa, teknika horretako aitzindarietako bat izan zen gure hirian, eta Geltokiaren kalean (orain Dato kalea) estudio bat zeukan.
 
 
 
Koadroan San Prudentzio Arabako patroia ageri da zutik konposizioaren erdian, hodei batzuen gainean, inguruan kerubinak dituela, koadro osoan nagusi den naturaz gaindiko inguruan. Helduaroan egindako lana da, 1900ekoa, eta teknikoki berritzailea, olio pinturaz margotutako argazki bat da eta, seguru asko santuaren eskultura batena, Arabako Foru Aldundiko kaperaren buruan egon zena nonbait.
 

  • Irudiak
    null